Aposizio edo onlay hezur-mentua

Injerto oseo de aposición o injerto en onlay

Hortz bat atera ostean, zonalde horretako hezurra oso azkar murrizten da. Murrizketa horrek zonaldean inplanteak ipintzea zaildu edo eragotzi dezake.

Hortz-bolumen gutxiegi badago, hezur-zati txiki bat gehitu daiteke bertan, hezurraren bolumena areagotu eta inplantea ipini ahal izateko.

Hezurra aterako den zonaldea

  • Atera behar den hezurraren bolumena nahiko txikia bada, onena kokotsa eta beheko haginen zonaldetik hartzea da.
  • Atera behar den hezurraren bolumena oso handia bada, berriz, hezurra beste zonalde batzuetatik hartu daiteke, batik bat, garezurretik eta hezur iliakoaren gandorretik.

Hezurra ipintzea

Hartu den hezur-zatia osteosintesi torlojuen bidez ipiniko da.

Mentua hezur hartzailera soldatu ahal izateko, normalean 4 hilabete itxaron behar izaten dira. Orduan ipini ahal izango dira inplanteak, eta une horretan bertan kenduko dira osteosintesi torlojuak.

Tabakoa eta aposizio-mentuak

Erretzen ez duten pazienteen artean horrelako mentuen arrakasta-ehunekoa oso altua da. Aldiz, erretzaileen kasuan, arazo asko izan ohi dira eta, horren ondorioz, kirurgialari gehienek ez diete teknika hau gomendatzen.

Ebakuntzaren ondorioak

Edozein ebakuntza kirurgikoren ostean bezala, edema, hemorragia txiki bat edo hematoma bat atera liteke.

Edonola ere, ezinbestekoa da medikuak emandako aginduak eta aholkuak jarraitzea.

Informazio gehiago

Informazio gehiago aurkituko duzu hemen: Hortz-inplanteei buruzko informazio eguneratua.