Hortz-Inplanteak

Zer da hortz-inplantea??

Hortz-inplante bat sustrai artifizial baten antzekoa da. Oro har, titaniozko torloju baten forma dauka, eta masailezurreko hezurrean ipintzen da. Hortz bat falta denean, sustraia ordezkatzen du, eta koro, zubi edo, besteak beste, ken daitezkeen protesiak ipintzerakoan, euskarria izango da inplantea.

Gure Hortz Klinikako Prezioak

Aurrekontua egiteko Aurretiazko Kontsulta bat eskatu behar duzu eta zure kasuan zein aukera kirurgiko eta protesiko dituzun aztertuko dugu.

Noiz ipintzen da inplante bat?

Hortz bat erauzi eta berehala edo hezurra eta hortzoia orbaintzen direnean ipin daiteke inplante bat. Prozesu sinplea da eta ez du ia minik ematen, izan ere, tokiko anestesia erabiltzen da, txantxar bat tratatzerakoan bezalaxe.

Inplantearen inguruko hezurra solidotu ostean egin ohi da behin-betiko protesia (2 eta 6 hilabete bitartean). 

Indikazioak eta kontraindikazioak

Inplante bat ipintzeko, masailezurreko hezurrak adina bolumen eta kalitate izan behar du. Parametro horiek betetzen diren jakiteko, oro har, eskaner bat egiten da. Hala ere, hezurraren bolumena hortz-mentu bidez ere areagotu daiteke. 

Gainera, garrantzitsua da aldameneko hortzak eta hortzoia egoera onean izatea.

Galde-sorta mediko bati esker, egon litezkeen kontraindikazioak eragoz daitezke.

Colocación implantes dentales en donostia

Hortz-inplanteak jartzea eta iraunkortasuna

Colocación implantes dentales en donostia

Kalitatezko materiala eta teknologiarik aurreratuena erabiliz gero, inplanteak errefusatzeko edo periodontozko infekzio arriskua murriztuko da.

HORTZ INPLANTEEN ONURAK

Hortz-inplantea jartzeak abantaila ugari ditu, besteak beste:

Gure aholkuak

Inplanteari esker, hortz bat edo batzuk ordeztu daitezke beste hortzei eraginik egin gabe, eta protesi finkoa eskaintzeaz gainera, erosoa ere bada.

Hortz bakar bat falta bada ere, aho osoak egonkortasuna galduko du. Ez bada ordezten, hainbat hortz eror daitezke edo kendu egin beharko dira.

Halako egoeran bazaude, hortz-higiene guztiz zorrotza izan beharko duzu eta maiz egin beharko dituzu kontrolak, inplanteak daramatzaten guztiek bezala.

Eskatu hitzordua

Hau da gure helbidea: Ferrerías kalea 5
ezker eskailera A solairuartea
20011 Donostia