IRRIBARREAN ESTETIKA

Kontzeptua

Gure hortz-klinikaren eguneroko lana da irribarre harmoniatsuak mantentzea edo sortzea. Gure pazienteei eskaintzen dizkiegun tratamendu-mota guztietan (ahoaren garbiketak, enpasteak, hortzak ateratzea, zorroak jartzea) kontuan hartzen dugu beti hortz eta irribarrearen estetika.

Hainbat tratamendu estetiko mota daude, eta guztien berri emango dizugu nahi izanez gero.

Hortz estetikak hauek hartzen ditu oinarri bereziki: hortzaren kolorea, tonalitatea eta distira, forma, hortzen lerrokatze egokia eta osorik egotea, hau da, urratuta, higatuta edo txantxarduna ez izatea. Hortzoiari dagokionez, oso garrantzitsuak dira baita ere kolorea, forma eta lodiera.

Irribarrearen lerroa eta ezpainekin zer nolako lotura duen kontuan hartzen da baita ere.

Kontsulta estetikoa

Lehenengo, tratamenduarekin estetikari dagokionez zer lortu nahi den galdetuko dizugu, baita zure ahoan zein arazo nabarmentzen dituzun ere, txikiak izanik ere.

Hortz eta ahoaren azterketa kliniko bat egingo dizugu, kontuan hartuz zer nolako aurpegia duzun, zure irribarrea hazpegiarekin bat etor dadin.

Beharrezkoa izanez gero, hortzeriaren erradiografiak, inprimatzeak edo moldeak egingo ditugu eta, tratamenduaren arabera, baita argazkiak atera ere.

Elkarrekin hitz egin eta aipatu probak aztertu ostean, zure beharretara egokitzen den edo diren tratamendu bat edo batzuk proposatuko dizkizugu.


Estética de la sonrisa

Tratamendu estetiko motak

Hainbat tratamendu ditugu, eta konbinatu egin daitezke:

  • Protesi zahar higatuak edo hondatuak aldatzea. Zorro edo zubi zaharrak izan ohi dira oro har, eta baliteke horien estetika jada egokia ez izatea.
  • Portzelanazko xaflak egitea. Zeramikazko xafla oso finak dira eta hortzen kanpoaldean itsasten dira behin betiko. Hortzen kolorea edo forma hobetzeko erabiltzen dira.
  • Portzelanazko koroak egitea, edo zirkonio-portzelanazkoak edo metal-portzelanazkoak, xaflak egiteko behar adina hortz ez dagoenean.
  • Leheneratzea, hau da, enpasteak egitea edo piezak berregituratzea material modernoekin, kolore naturaldun konpositea kasu, hortza osorik ez dagoenean, hautsi egin delako edo txantxarra dagoelako. Estetika hobetu egiten da baita ere enpaste metaliko beltz zaharren ordez konposite zurizko enpasteak jartzerakoan.
  • Inplanteak, hortz indibidualak edo zeramikazko zubiak eusteko edo hortzeria osoen euskarri izateko.
  • Ortodontzia-tratamendua, hortzak lerrokatzeko, gaizki lerrokatuta daudenean, pilatuta edo bereiz. Kasu gutxi batzuetan, estetika eta funtzioa ona izateko, kirurgia ortognatikoa egin beharko da, hau da, masailezurretakoa; hala lortuko da kasu huetan ahosabaia zabaltzea, goiko masailezurra aurreratu edo atzeratzea edo behekoa aurreratu edo atzeratzez.
  • Kirurgia gingibala edo periodontala, hau da, hortzoietakoa soilik edo hortzoi eta inguruko hezurrarena: hortzoi-mentuak dira, edo zintzilikario bidez hortzoia lekualdatzean datza. Hortzoiaren luzera edo bolumena murrizten denean egiten da, hortzen artean sustraiak eta hutsuneak ikusten direnean.
  • Hortz bat edo hainbat galtzeagatik eragindako ondorioen tratamendua. Kasu hauetan, galdutako hortza edo hortzak ordeztuko dira, baita hortzoia eta inguruko hezurra ere hala behar izanez gero, traumatismo baten ostean edo hortzoia eta hezurra murriztu duten infekzio garrantzitsu baten ondoren.
  • Ahoaren garbiketa kontsultan: estetika hobetu eta hortzen berezko kolorea agertuko da. Emaitzak oso nabarmenak dira erretzaileen kasuan eta kafe edo te ugari edaten dutenen artean.
  • Hortzak zuritzea, irribarrea argitu eta biziagoa egiteko.

Erabaki estetikoak

  • Zehatz-mehatz azalduko dizkizugu egin nahi duzun hobekuntza estetikoetarako dauden soluzioak. Hortzak modu naturalean ahal den gehien mantentzen dituzten joeren alde egingo dugu beti.
  • Tratamendu garrantzitsuak direnean, nahi denaren eta egin ahal denaren edo egitea komeni denaren arteko konpromiso bat egingo da.
  • Aurrekontua zehatz-mehatz azalduko zaizu, noski, proposatzen dizugun soluzio bakoitzarena.
  • Azkenik, kontuan izango dugu estetikaz gainera, ahoaren osasuna ere lehentasuna dela. Helburua ez da irribarre uniforme artifizial bat egitea, baizik eta irribarre osasuntsu, eder eta natural bat hobetu edo berreskuratzea.