HORTZEN ETA MASAILEZURREN HARMONIA

Kontzeptua

Hortz eta masailezurren artean harmonia dagoela esaten da hortzak proportzio onak eta elkarrekiko ondo lerrokatuta daudenean, baita goiko eta beheko hortzak ere. Goiko hortzak behekoen kanpoaldetik egon behar dira eta, era berean, elkarri ukitu behar diote.

Gainera, estetika eta funtzionaltasunaren aldetik, garrantzitsua da lotura egokia izatea goiko eta beheko masailezurren artean eta masailezurren eta aurpegiaren artean.

Armonía dental y maxilar- brackets

Halako harmoniarik ez badago, aurpegiaren estetika eta ahoko funtzioak (mastekatzea, arnastea edo ahoskera), zuzendu egin daitezke ortodontziarekin.

Ortodontziarekin hortzak lekualdatu egiten dira behar bezala lerrokatzeko eta goiko edo beheko masailezurraren hazkuntza aldatu egiten da baita ere behar izanez gero. Horrekin guztiarekin, ahoaren eta aurpegiaren estetika hobetzen da eta ahoko funtzioak perfekzionatu.

Hortzen posizio desegokia zuzentzea

Ortodontziarekin hortzak alanbre edo arku baten bidez lerrokatzen dira; pixkanaka ipintzen ditu hortzak bakoitza dagokion lekuan. Hortzak arku horretara lotzen dira euskarri karratu batzuen bidez; bracket-ak deritze. Hortzaren gainazalean itsasten dira itsasgarri berezi batekin eta arteka bat du arkuarentzako. Arkua behar bezala lotuta geratzen da bracket-aren artekara lotura elastiko edo metalikoekin. Lotura horiek hilero aldatu behar dira, hortza mugitzen doan heinean laxatu egiten direlako.

Bracket-ak metalikoak dira. Estetikoagoak izatea nahi badugu, plastikozkoak edo zeramika zurizkoak izan daitezke.

Hortzak gidatzen dituzten arkuak aldatu egiten dira tratamenduak aurrera nola egiten duen kontuan hartuta. Hasieran, nikel-titaniazkoak dira (malguak eta meheak) pilatuta dauden hortzetara edo elkarrekiko bereiz daudenetara iristeko. Gero, altzairuzkoak izango dira, zurrunagoak, biribilak edo laukizuzenak, hortzak zuzentzeko.

Batzuetan, eta denbora gutxi batean zehar, goiko eta beheko hortzen artean elastikoak erabiltzen dira hortzak horizontalean edo bertikalean lekualdatzeko.

Tratamendua amaitu ostean eta emaitza mantentzeko, plastikozko atxikigailu edo zorro gardenak erabiltzen dira gauean zehar, lo egiten dugun bitartean.

Hortzen posizio desegokia haurrengan, nerabeengan eta helduengan zuzendu daiteke.

Masailezurren posizioa eta hazkuntza zuzentzea

Goiko eta beheko masailezurrak goiko eta beheko hortzen bidez lotzen diote elkarri, eta lotura hori egokia bada, estetika eta ahoko funtzioak ere, mastekatzea eta ahoskera kasu, egokiak izango dira. Gainera, estetika ona izateko, masailezurrek lotura aproposa izan behar dute aurpegiarekin eta garezurrarekin.

Ortodontzia-azterketa

Kontuan izango dugu goiko eta beheko masailezurrek zein zabalera eta luzera duten, baita zenbaterainoko angelua osatzen duten elkarrekiko eta garezurreko beste hezurrekiko. Ortodontzia-azterketa batean neurtuko da hori guztia, aurpegiaren eta garezurraren erradiografien bidez.

Neurketa horiek egitean arraza-osagarriak ere hartu behar dira kontuan. Arrazaren arabera, goiko eta beheko masailezurrek dimentsio egokiak dituzten jakingo dugu. Haur edo nerabeen kasuan, gainera, arraza kontuan hartuta behar bezala hazten diren adieraziko da. Eta, masailezurretan asaldurak egonez gero, baita helduetan ere, ortodontziarekin konpondu daitekeen edo kirurgia behar den jakingo dugu.

Asaldurak eta tratamendua

Beheko masailezurra aurreratuta egon liteke (masailezur irtena) edo atzeratua (txori-profila) goiko masailezurrarekiko. Goiko masailezurra, gainera, behekoarekiko eta aurpegiarekiko atzeratuta egon liteke, baina masailezur irtena iruditu, nahiz eta tamaina normala izan.

Goiko masailezurra eta, beraz, baita ahosabaia ere, estuak izan litezke. Horregatik, goiko hortzak behekoen barrutik geratzen dira. Ondorioz, goiko masailezur estuarekin ondo ahokatzeko, beheko masailezurra desbideratu eta alde batera geratzen da.

Haur eta nerabeen ahosabaia zabaldu egin daiteke erretxinazko aparatu bat ipiniz goiko hortzetan eta era berean goiko masailezurra zabaldu. Ahosabaiaren zabalgailu azkarra esaten zaio aparatuari. Helduengan, ordea, kirurgia bidez baino ezingo da zabaldu.

Haur eta nerabeengan goiko masailezurraren hazkuntza alda dezakegu ahoz kanpoko aparatuekin: aurrerantz tira egiten dutenak gehiago haziarazteko, edo atzerantz tira egiten dutenak, hazkuntza geldiarazteko. Aurrerantz tira egiten duen aparatuari maskara esaten zaio, eta atzerantz tira egiten duenari, berriz, ahoz kanpoko aparatu zerbikala. Biak gauean erabiltzen dira.

Helduen kasuan, ez da gehiago hazten, eta masailezur-aurpegiaren kirurgia bidez mugitu ahal izango ditugu masailezurrak. Baina bracket-en ortodontziarekin, hortzen arteko lotura hobetu ahal izango dugu. Batzuetan, kirurgia gabe ere, estetika eta funtzioak ere hobetu ditzakegu.

Zuk edo zure seme-alabetakoren batek horrelako arazoren bat duzuela uste baduzu, zatoz kontsultara eta hainbat aukera proposatuko dizkizugu.