Hortz-zuritzea Donostian

Hortzak zuritzeari esker, hortzen kolorea argitzen da eta tonu eta distira erakargarriagoa ematen zaie. Horrela, irribarrearen estetika hobetuko da. Hortzak zuritzeko hainbat teknika daude, eta dugun arazoaren arabera, bat edo beste erabiliko da. Arazoa zein den jakiteko, pazientearen ahoaren eta irribarrearen azterketa sakon bat egingo dugu.

Hortzak zuritzeari esker, irribarre argitsu bat lortu eta berreskura daiteke.

Nolakoa da hortz-zuritzea egin aurreko lehenengo kontsulta?

Gure Donostiako hortz-klinikan, hortz-zuritzeen lehenengo pausoa aho osoaren azterketa bat egitea da. Txantxarrik edo enpaste iragazgaitzik (ondo egokitu ez direnak) ez dagoela egiaztatu behar da; halakorik izanez gero, lehenengo horiek tratatu beharko dira. Gainera, hortzoiak hanpatuta ez daudela ikusi behar da eta gingibitisa tratatu halakorik balego.

Lehengo kontsulta horretan, JM Arizala hortz-klinikan pazientearekin hitz egiten dugu adierazteko estetikoki zein aukera dituen eta hortz-zuritzerik egitea behar duen ala ez. Batzuetan, hortz nahiko edo oso ilunen kasu larriak ditugu, pazienteak tetraziklina antibiotikoa hartu zuelako haurra zenean.

Bi teknika erabiltzen ditugu: Hortzeria osoa kanpotik zuritzea eta Hortz desbitalizatuak eta ilunduak barrutik zuritzea.

Hortz-zuritzea hortzeria guztirako ferulekin

Kanpoko hortzen zuritzea, konbinazio bat da klinikan egiten diren saio batzuen eta pazienteak etxean jarraitzen duen tratamenduaren artean. Tratamenduarekin hasi baino lehenago, garrantzitsua da hortz-garbiketa profesional bat egitea kontsultan, hortz-zuritzearekin behar bezala hasteko.

Hortz-zuritzearen teknika ferulekin

Goiko eta beheko hortzeriaren inprimatzeak edo moldeak egingo dira hortz-zuritzearen hasieran. Horien bidez, ferula gardenak neurrira egingo ditugu (argazkian agertzen dira), hau da, plastikozko estalkiak egingo dira hortzeria bakoitzerako.

Ferula horietan ipiniko da eragile zuritzailea eta era berean pazienteari emango diogu. Oro har, gel bat da, hortz-ferularen zonaldean ipintzen dena, eta hortzen kanpoaldearekin kontaktuan egongo da. Donostian hortz-estetikan eta hortz-zuritzean aditu den gure dentistak azalduko dizu nola egin behar duzun etxean.

Pazienteak gauero jarri beharko du ferula lo egiteko dentistak ezarri dion gel-kopuruarekin eta adierazi zaion denbora zehatzean zehar esmaltea kaltetu ez dadin.

Hortzak zuritzeko ferulak eraman ostean, oso garrantzitsua da ferula garbitzea urarekin eta gure Donostiako klinikan agintzen dugun pastilla eferbeszente batekin eta, gero, lehortu egin beharko da kaxa berezian gordetzeko hurrengo egunera arte.

Emaitzak oso azkar dira nabarmenak, eta aste gutxi barru bukatuko da tratamendua. Amaitzean, hortz askoz zuri eta argitsuagoak lortuko dira.

Donostian hortzen zuriketa bilatzen ari zara?

Bisita gaitzazu JM Arizalan, gure hortz-estetikako adituek aholkatuko zaituzte.

Hortzen sentsibilitatea eta zuriketa

Kontuan izan behar da gel zuritzaileak hotzarekiko eta beroarekiko sentsibilitatea eragiten tratamenduak irauten dituen bi edo lau astetan.

Paziente batzuek ia ez dute nabaritzen, eta beste batzuek pixka bat. Hortzak zuritzearekiko sentsibilitate handiagoa izan ohi dute hortzoiak handituta izan dituzten pazienteek edo hortzoiak atzeratu eta sustraiak agerian dituzten horiek.

Sentsibilitate hori jasangarria da, oso erraz jasaten da, batik bat, sentsibilitate hori zuritzearen ostean desagertu egingo dela baldin badakigu. Gainera, pazienteari fluor ugari duen hortzetako pasta bat aginduko diogu aipatu sentsibilitatea are gehiago arintzeko.

Dena dela, oso bero edo oso hotz ez dauden likido edo janaririk edaten ez bada, ez da arazorik izango tratamenduan.

Hortzak zuritzeko elikadura

Tratamenduan zehar hortzak iluntzen dituzten produkturik ez da hartu behar. Tratamenduarekin dihardugun bitartean, zuritzailea sartzen den hortzetako hodi guztiak zabalik daude eta, beraz, elikagaietako produktu ilunak ere sar daitezke eta ondorioz hortza askoz gutxiago zuritu.

Hortaz, ez jan elikagai beltzik, adibidez, erregaliza edo txipiroiak beren tintan, ezta ardo beltzik edo garagardo ilunik ere. Ardo zuria eta garagardo horia edateko garaia da.

Kafea hobe ez hartzea, edo esne askorekin bestela. Tabakoa ahalik eta gehien murriztea komeni da. Hortz-zuritzearen prozesuak irauten duen bitartean eta hurrengo bietan jarraitu beharko da aipatutakoa. Gero, zure ohitura normalekin jarrai dezakezu.

Beraz, garai horretan zehar, ezingo dituzu elikagai eta edari hauek jan edo edan:

Hortzak behar bezala garbitu behar dira, etxean produktu zuritzailea aplikatu baino lehen edo jan eta edan ondoren.

Hortzak zuritu bitartean eta ondoren egokiak ez diren sendagaiak

Garrantzitsua da ondoko medikamentu hauek ez kontsumitzen saiatzea hortz-zuritzearen prozesuak irauten duen bitartean, baita prozesua amaitu eta hurrengo bi asteetan zehar ere:

Gainera, hortz-zuritzearen prozesuan zehar garrantzitsua da hortzak ez eskuilatzea eta ez irakuztea hortzetako pastarekin edo kolutorio batekin konponsizioan klorhexidina badu.

Zaintza

Zuritzea bere horretan mantentzeko onena hortzak eta hortzoia osasuntsu mantentzea da. Hortzoiak handituta badaude, lertzo gehiago pilatuko denez, ilunagoak geratuko dira eta orban irregularrekin.

Beharrezkoa da, beti bezala, ondo eta behar adina eskuilatzea ahoa, hau da, hortzak eta hortzoien arteko lotura-gunea, minutu bat edo biz, otordu bakoitzaren ostean. Markadun hortzetako pasta zuritzaileei esker, janariaren pigmentuak hortzen gainazalean ez pilatzen lagunduko da eta hortzek berezko kolorea mantentzen.

Erretzen baduzu eta kafe-zalea bazara, hortzetako pasta zuritzailea erabiltzeaz gainera, 6 hilero gure hortz-klinikan ahoa garbitzea komeniko zaizu, lertzoa desagerrarazten duten gomazko kopekin egiten dugulako, esmalterik gehitu gabe. Horrela zure hortzen berezko kolorea edo zuritutakoa harroago erakutsi ahal izango duzu.

Hortz indibidual desbitalizatuak zuritzea

Batzuetan, baina gutxitan, hortz desbitalizatuak ilundu egiten dira, eta ondorioz kontrastea nabarmentzen da ondoko hortzekin. Hortz hori zuritzeko, tratamendu berezi bat dago.

Hortz edo hagin barruan sartuko gara desbitalizazioa betetzeko produktuarekin. Sustraia tapoi antzeko bateekin babestu ondoren, gel zuritzaile bat sartuko da hortzean. Gel zuritzaile horrek oxigenoa askatuko du, eta hortza zuritzen joango da.

Gelak behar bezala funtzionatzeko, ezin du kanpora irten. Horregatik hortza ondo egon behar da enpastatuta eta gel zuritzailea sartu den hodia ondo itxita.

Gela aste betez izango da hortzean eta orduan ikusiko dugu kontsultan zer nolako emaitza lortu den. Gehiago zuritu nahi badugu, gela ipiniko dugu beste aste betez. Hortzaren iluntasunaren arabera, bi eta lau aste beharko dira tratamendurako. Azkenean, ondoko hortzen kolore berdina lortu ostean, hortzaren kolore berdineko enpaste bat egingo da berriro eta irribarrearen estetika berreskuratuko da.

Gero, hortzeria osoa zuritu daiteke kanpoaldeko zuritze-teknikaren bidez, arestian aipatu bezala.

Kontuan izan behar da, zuritzeak argitasun gehiago ematen diela hortz horiei, baina batzuetan, pazienteak zuriagoak nahi dituenean, portzelanazko xaflen tratamendu bat ere egin behar izaten da.

Eskatu hitzordua

Hau da gure helbidea:
Ferrerías kalea 5
ezker eskailera A solairuartea
20011 Donostia