
Gaur egun, dentistara joan ohi diren pertsonek hortz-osasuneko arazoak konpondu nahi izateaz gainera, arazo estetikoak tratatzea ere eskatzen dute.
Izan ere, irribarrea aurpegiko adierazpen garrantzitsuenetariko bat da; emozioak transmititzen ditu eta hizkuntzaren zati ere bada. Ezpainek, hortzoiek eta hortzek osatzen dute irribarrea.
Hainbat ikerketen arabera, akats estetikoek desoreka psikikoak eragin ditzakete hainbat pertsonengan. Horregatik du garrantzi handia odontologia estetikoak hortz-tratamenduetan.