Hazkuntza-faktore ugaridun plasma

Tratamiento de plasma rico en factores de crecimiento

Abangoardiako teknologia da, segurua, ehunak orbaindu eta birsortzea estimulatzeko. Horretarako, hazkuntza-faktoreak odol-plasmatik hartu behar dira. Tratatu nahi den gunean dosi terapeutiko bat aplikatu ostean, erreparazio-prozesua hobetu eta modu naturalean bizkortzen da.

Prozesua burutzeko, lehenengo pazienteari odol-kopuru txiki bat ateratzen zaio. Odol horretatik proteinetan aberatsa den plasma lortuko da, lagina zentrifugazio-prozesu batetik pasa ondoren. Proteina eta hazkuntza-faktore horiek ehunak konpontzeko eta birsortzeko propietateak dituzte, eta, hala, ehunen birsortzea bizkortu eta kirurgia-osteko infekzioak eta hanturak izateko arriskua murrizten da.

Odontologiaren arloan, kirurgia inplantologikoan eta periodontalean egiten dira halakoak. Hazkuntza-faktore ugaridun plasmak hezurrak birsortzen lagundu eta prozesua bizkortzen du, hortz-inplanteak ipintzeko beharrezkoa. Pazientearen beraren substantzia izaki, ez dago errefus edo erreakzio alergikoak izateko arriskurik.

Ebakuntza egin baino une batzuk lehenago ateratzen da odola eta lortzen dira hazkuntza-faktoreak gure klinikan.