Txupetearen edo hatz lodiaren gozamena

Txupetearen edo hatz lodiaren gozamena

Haur txikien gurasoek ongi ezagutzen dute gai hau, gaur egun pediatra askok txupetea jaioberriek eskatzen duten bakoitzean ematea aholkatzen dute eta, txupetea egunean zehar zenbat erabili duten kontuan hartu gabe.

Baina beti lehenengo hilabetearen ostean eman behar zaio, izan ere, hasieran titipuntara edo tetinara ohitu behar dira. Gero, haurra handitzen doan heinean, modu naturalean utziko dio erabiltzeari.

Haurrak urte eta erdi duela txupetea uztea da onena.

Arazoa da, ordea, askotan ez dela horrela gertatzen, eta batzuetan gainera txupetea hatz lodiaz ordezten dutela 5 urte baino gehiago izan arren kasu batzuetan, eta horrek hortzen posizio desegokien arazoak dakartza, ortodontzia-tratamenduak beharko dituztenak.

Hurrupatze-erreflexua edo -beharra

Jaio berria denean, bularreko haurrak hurrupatzeko erreflexua izaten du bere amaren bularraz edo ordezko biberoiaz elikatu ahal izateko. Bularpunta edo tetina indarrez eusten du elikatzeko eta hazteko behar duen esnea ateratzeko. Hurrupatze nutritiboa esaten zaio, eta gosea duenean ere sortzen du. Horrela adierazten du bularra hartzeko beharra.

Hurrupatze ez-nutritiboa txupetearekin egiten duena da, hatz lodiarekin edo bestelako hatzekin. Haurra gogobeteta sentitzen da horrelakoetan, eta ondorioz baita lasaituta ere.

Behin-behineko hortzak azaleratzean, 6 hilabeteren inguruan, hurrupatzeko eta kosk egiteko behar gehiago izan ohi dute, eta askotan garai horretan hasten da jaioberria txupetearekiko interesa agertzen.

Txupetea

Azken urteetan, txupete gehiago erabiltzen da jaioberrientzako, bai orduei dagokienez, bai adinari dagokionez.

Jaioberri lasaia denean, ez da arazorik izaten. Jaioberriek, plastikozko katetxo batetik zintzilik izaten dute txupetea, ez galtzeko eta erraz aurkitzeko. Nekatuta daudenean edo jan ondoren hartzen dute, lo errazago hartzeko.

Arazoa, ordea, jaioberri geldiezinak direnean da, txupetea askotan behar dutelako. Orduan, ahosabaia deformatzen hasten da, izan ere, mihia beheratuta dagoenez, ez dio ahosabaiari forma ematen eta estu geratzen da. Gero eta estuagoa izango da txupete asko hurrupatzean, masailek ahosabaia barrurantz bultzatzen dutelako.

Gaur egun, hainbat txupete mota aurkitu ditzakegu, adinari eta haurraren ahosabaiari egokitutakoak. Ahosabaia estimulatu eta zabaltzea da euren funtzioa, txupeteak ahosabaialde gutxi gorabehera laua izanik. Forma anatomiko estralauak amaren bularpunta imitatzen du hurrupatzerakoan, ahosabaian ahalik eta presio gutxien egiteko.

chupetes-odontopediatria

Txupete batzuk alboetan silikonazko hego batzuk dituzte. Ahoa gaizki ixtea ekiditen dute, mastekatzeko duten gainazala zabala denez, presioa banandu egiten delako masailezur guztian.

Lepo estrafina duten txupeteek ahoko ohiko posizioa simulatzen laguntzen du. Horiei esker, masailezurra guztiz itxita mantenduko da.

Txupete batzuen beheko aldean zimurdura batzuk egoten dira ahosabaiaren goiko aldean ditugunen antzekoak. Horrela mihia aurreratu egiten da, ahosabaia ukituko balu bezala.

Zure farmazialariak adieraziko dizu zein txupete diren zure haurrarentzako aproposenak.

Hatz lodia

Ahosabaia ere deformatzen da hatz lodia hurrupatzen denean. Horregatik, gurasoak adi izaten dira haurrak hatza zupatu ez dezaten. Gainera, hatza zikinagoa egon daiteke.

Txupetearekin bezala, hatz lodia behin eta berriz hurrupatzen bada ahosabaia estutuko da eta aurrerantz atera.

Batzuetan, txupetearen ohitura uzten duenean, hatza erabiltzen du ordezko; beti izango du “eskura”, eta horrek lasaitu egiten dio. Leunago hartzen du eta errazago askatzen du baita ere logurak dagoenean.

Bi eta hiru urteen artean utzi beharko litzateke txupete edo hatzaren ohitura.

Txupetea edo hatz lodia uztea

Bi edo hiru urterekin, haurrak bizitza interesgarriagoa du: oinez dabil, hitz egiten du eta beste haur batzuekin harremanak izaten ditu. Gainera, ikastetxe edo eskolara joaten hasten denean, haur nagusiak topatuko ditu eta horrek ohitura uzten lagunduko diote, lotsarazi egingo diolako txupetea eramateak.

Eskolan hasi eta ohiturarekin jarraitzen badu, 4 edo 5 urteen bitartean utzi egin beharko du, behin betiko hortzak azaleratu baino lehenago, bestela ahosabaia estutu eta aurrerantz irtenda egongo delako.

Hatz edo txupetearen esku-hartzearen erruz, goiko hortzak aurrerantz inklinatuta haziko dira, eta behekoak, atzerantz. Hala, hutsune bat geratuko da hatza sartu ahal izateko, baita lo egiten duen bitartean ere. Ahoa itxita dagoenean, atseden hartzen, aurrealdeko hortzek ez diote elkarri ukituko eta ezpainak ez dira berez behar bezala itxiko.

Jarrera positiboa haurrarekiko

Haurrarekin hitz egin behar da, uztea animatu, berekiko segurtasuna emanez eta handi eta hobeto sentituko den beste etapa bati ekiten lagunduz. Funtsean, haurrak txupetea edo hatza hurrupatzeari utzi nahi dio, hori haurren kontua dela jakin badaki eta.

Horretarako, lasai dagoen denboraldi bat hautatu behar da. Ez da komeni utzaraztea duela gutxi anai-arrebaren bat izan badu, etxez edo hiriz aldatu bazarete…baliteke eta haurra seguru ez sentitzea une horretan.

Hatza noiz hurrupatzen duen ikusiko dugu eta zeri lotzen zaion: telebista ikusteari, aspertuta izateari, logura izateari…Une horietan beste aukera erakargarri batzuk eskainiko dizkiogu: berarekin hitz egingo dugu, ipuin bat kontatuko diogu, asmakizunetan jolastuko dugu…

Haur bakoitzak bere erritmo eta etapak ditu. Ahaleginak egin ditzan animatu behar dugu eta garaipenak ospatu edo saritu.

Helburuz helburu lor daiteke: lehenengo, eskolan egiteari utzi daiteke, gero etxean eta, azkenean, lo egiteko ez hurrupatzea izan daiteke helburua.

Porrot egiten badugu, ez gara errudun sentituko eta berriz saiatu beharko da hilabete batzuk beranduago.

Hainbat aldiz saiatu garenean, “trikimailuren” bat gehitu dezakegu

trucos-no-chuparse-dedo

  • Ipini azazkal-berniz garden mikatza, azazkalei kosk egiteari uzteko ere erabiltzen dena. Jarri azazkal guztietan berniza, hatzez alda ez dezan.
  • Josi pijamaren mahukak; hurrupatzen duen hatzarena josten badugu soilik, beste eskuko hatz lodia hurrupatzen has daiteke eta.
  • Ipini benda elastiko bat ukondoaren inguruan, asko estutu gabe, lo egin baino lehenago ahalegin gutxirekin hatza hurrupatu ahal izateko moduan. Horrela, uneko antsietatea kenduko zaio, baina erdi lo dagoenean besoarekin indarra egiteari utzi, hatza ahotik atera eta, hala, gauean hatza ez da aho barruan geratuko.

Aspaldiko erremedioak badirudite ere, “trikimailu” gehienak onak dira, funtzionatzen badute, noski.

Aurrealdeko behin betiko hortzak atera eta ohiturarekin jarraitzen badu, ortodontzia-kontsulta bat egitea komeni da ohitura eta hortzen posizio desegokia tratatzeko.

Gure kontsultan zure seme-alabaren kasua aztertu eta zein soluzio dauden adieraziko dizugu.