Hortzen zaintza haurdunaldian

Salud bucodental en la mujer embarazada

Haurdun dagoen emakumeak bere organismoan izan dezakeen edozein infekziok edo behar dituen tratamenduek bere seme-alabaren osasunean izango dute eragina.

Horregatik, jaioko den haurraren osasun orokorraren mesederako izango da amak hortz-osasun ona izatea eta ahalik eta tratamendu odontologiko gutxien behar izatea.

Haurrak izateko adinean dagoen emakume batek ahoa egoera onean badu haurdun geratzen denean, ahoko arazo gutxi izateko abantaila izango du eta haurdunaldian tratamenduren bat behar izateko aukera gutxi.

Aho-azterketa haurdunaldia baino lehenago

Edonork egin beharko lituzkeen urteroko azterketez gainera, haurdun geratzeko asmoa baduzu, zure hortz eta hortzoien azterketa sakon bat egitea komeni da haurdun geratu baino lehen. Horrela, beharrezko erradiografiak egin ahal izango dira tratamendua behar duten edonolako patologiak hautemateko.

Txantxarrik aurkitzen bada, behar den anestesia guztiekin enpastatu ahal izango da, eta piezaren bat desbitalizatu behar bada, beharrezko antibiotiko eta analgesikoak agindu ahal izango zaizkizu eta dagozkion erradiografiak egin.

Gingibitisa izateko edo hortzoiak handitzeko joera baduzu, hau da, hortzak eskuilatzean batzuetan odola ateratzen bada hortzoietatik, une egokia izan daiteke sendatzeko; izan ere, haurdunaldian zehar, hortzoietatik odola ateratzeko eta hortzoiak handitzeko joera izaten da. Gaztetatik hortzoien odol-jario arazoak izan dituzten emakumeengan gertatu ohi da.

Azterketa haurdunaldiaren hasieran

Haurdun geratu eta 6 hilabete baino gehiago badaramazu aho-azterketarik egin gabe, kontsultara etortzea gomendatzen dizugu zure hortz eta hortzoiak zein egoeratan dauden ikusteko.

Txantxar txikiak badira arazorik gabe tratatu ahal izango dira. Txantxar nahiko sakon bat duen piezaren bat enpastatu behar bada, haurdunaldiaren bigarren hiruhilekorako uzten saiatuko ginateke, minak edo infekzioak ekidite aldera.

Erradiografiak behar izanez gero, berunezko mantal bat jarriko zaizu, zu eta zure haurra babesteko.

Gainera, haurdun bazaude, ahoa garbitzeko dituzun ohiturak berrikusi beharko lirateke, ohiz baino gehiago zaintzeko garaia baita orain.

Cuidado dental mujer embarazada

Haurdun dauden emakume askok otordu nagusiez kanpo jateko joera izaten dute; hori ez dago gaizki, baina segidan hortzak garbitzea komeni da.

Haurdunaldian zehar txantxar gehiago izateko joera dago, baina pazienteak bere higiene ona zorrotz mantentzen badu, baliteke harentzako ohikoa dena baino enpaste gehiago ez izatea. Eta zenbat gozoki jaten dituen kontrolatu beharko luke, txantxarra ekiditeaz gainera pisu gehiegi ez hartze aldera.

Eskuilatzerakoan, gogoratu ondo garbitu behar dela hortzaren eta hortzoiaren arteko gunea, gingibitisak eta odol-jarioak ekiditeko.

Aho-azterketa haurdunaldiaren ondoren

Erditu eta hilabete edo bi hilabetera, amak jaioberria etxean uzteko aukeratxo bat duenean, aho-azterketa bat egitea komeni da erradiografiekin, ikusteko tratamenduren bat egin behar den edo ez.

Egia esan, gaur egun, ama gehienek ez dituzte normalean baino aho-patologia gehiago, elikadura eta higienea oso ondo zaintzen dituztelako.

Informazio gehiago

Informazio gehiago aurkituko duzu hemen: Informazio eguneratua Odontopediatriari buruz (nerabeak eta haurrak).

Klinikarekin ere harremanetan jar zaitezke zuzenean 943 45 90 45 telefonora deituz edo gure Donostiako kontsultara bertaratuz Ferrerias 5 kalean.