Haurren Hortz-Azterketak

Haurren Hortz-Azterketak

Haurrek urte bete dutenetik aurrera joan behar dute dentistarengana azterketak egitera. Eta urtero joatea komeni da.

Haurren hortz-azterketen helburuak

Hortz-azterketa batean honako aspektu hauek aztertuko dira:

Hortzaldia

Hortzaldia  nola doan kontrolatuko da egiaztatzeko hortzak garaiz ateratzen zaizkion edo ez, hau da, ohiko adinean, lehenago edo geroago. Behin betiko hortzeria badu, behin-behinekoak behar bezala erortzen diren egiaztatuko dugu, edo behin-behinekoak eta behin betikoak aldi berean ikusteko garaia den. Leku egokian azaleratzen diren ere ikusiko dugu, baita haur edo nerabeari ondoezik edo infekziorik eragin dioten ere.

Hortzen posizioa

  • Hortzak beren tokian eta dagokien ordenan dauden ikusiko dugu.
  • Baita pilatuta dauden edo, alderantziz, hortzen arteko bereizketa nabarmena dagoen.
  • Goiko eta beheko hortzen arteko lotura ere egiaztatu behar da, hau da, ondo egiten ote den kosk.
  • Goiko hortzek behekoen kanpoaldetik egon behar dute eta elkarri ukitu behar diote, hau da, ez da tarterik egongo euren artean.
  • Aurpegia aztertuko da, ikusteko masailezurren arteko lotura egokia den, eta beheko masailezurra ez dagoela oso irtena edo sartua goiko ezpainarekiko.
  • Hala, ortodontzia behar duen ala ez jakingo dugu, izan ere, haurtzaroa eta batik bat nerabezaroaren hasiera une aproposena dira hortzen posizio okerrak zuzentzeko.

Txantxarrak

Txantxarrak tratatu egin behar dira min eman edo infekzioak eragiten dituzten arazoak ekiditeko, behin-behineko hortzak izan nahiz behin betikoak izan.

Txantxarrak zergatik sortu diren aztertuko da, hortz-higiene eta elikadura egokia izateko pausoak ikusi eta hobetu, baldin eta ez bada behar adina edo ondo eskuilatzen, eta/edo gozoki asko jaten bada

Hortzoien egoera

Hortzoietatik ez da odola atera behar bat-batean edo eskuilatzerakoan. Odola ateratzen bada, gingibitisa edo hortzoiak hanpatuta daudelako izango da, ez delako behar adina eskuilatzen, teknika egokia ez delako edo otorduen artean gozoki gehiegi jaten direlako. Higienea  eta elikadura hobetu beharko dira txantxarren kasuan.

Ahoko beste muskuluak ere aztertuko dira, alegia, mihiaren gainazala, ezpainen eta masailen barrualdea, zauriak, orbanak edo zauri txikiak dauden ikusteko, besteak beste.

Prevención de la caries en los niños

Aldizkako azterketak = haurraren konfiantza

Garrantzitsua da haurra dentistarengana joatera ohitzea, zerbait normala balitz bezala.

Horrela, lehenengo kontsultetara etortzean, normalean inolako patologiarik izango ez duenez, haurrak eskuilatzeko ohitura eta teknikak ikasiko ditu eta ,horrela, haurrek hortzak garbiarazteko gurasoek egiten dituzten ahaleginak eraginkorragoak izango dira.

Paziente txikiak, gainera, ez ditu dentistarenganako bisitak ziztadekin edo ondoezekin lotuko, eta tratamenduren bat egiteko ordua iristen denean, haurra lasai egongo denez, atseginagoa eta errazago izango da guztia.

Gurasoek jarrera naturala izatea komeni da, inolako beldurrik ez helaraztea nahita edo nahigabe. Bisitari garratzi gehiegi ematen bazaio edo haurrari ezer gertatuko ez zaiola edo minik emango ez diola esaten badiogu behin eta berriz, haurrak zerbait arraroa gertatuko dela pentsatu eta erne eta urduri egongo da.

Azterketetan, helduak beti lagunduko du haurra hortz-azterketen gelara, gurasoek ere jakiteko haurraren hortz-higiene eta -osasuna nola eraman, eta etxean ere hala egiteko.

Aldiz, tratamenduren bat egin behar denean, haurra bakarrik joango da, jarrera askoz hobea izaten dutelako eta, beraz, tratamendua errazagoa eta atseginagoa suertatzen delako.

Ez-ohiko kasuetan baino ezingo du gurasoetako batek sartu, haurra kezkatsu dagoenean kasu.

Hortz-azterketak egiteko ohitura duen haurrak askoz hobeto zainduko du bere ahoa, patologia gutxiago izango ditu eta, arazoren bat izanez gero, tratamendua atseginagoa izango da.

Informazio gehiago

Informazio gehiago aurkituko duzu hemen: Odontopediatria (nerabeak eta haurrak).

Klinikarekin ere harremanetan jar zaitezke zuzenean 943 45 90 45 telefonora deituz edo gure Donostiako kontsultara bertaratuz Ferrerias 5 kalean.