Esne-hortzaldia

Erupción de los dientes de leche, Odontopediatría en JM Arizala

Behin-behineko hortzak 6 hilabete inguruan hasten dira agertzen.

Haur batzuen kasuan 3 hilabete dituztela hasi daitezke ateratzen, eta ezohikoa bada ere, haur batzuk hortzoitik agertzen diren hortz bat edo birekin jaiotzen dira.

Ez du axola 6 hilabete baino lehenago edo beranduago ateratzea hortzak; ez du esan nahi haurra gutxi edo asko garatu denik ere. Berdin gertatzen da behin betiko hortzekin ere.

Haur edo nerabe batzuk oso garatuta daude eta hortzak berandu ateratzen zaizkie; eta aldiz, badira haur batzuk hortzak aldez aurretik aterata ere hazkuntza eta gorputz-garapena atzeratuta dutenak.

Hala ere, esne-hortzak berandu azaleratu badira, behin betiko hortzak ere berandu aterako dira. Behin-behineko hortzak aldez aurretik atera badira, behin betiko hortzak ere azkarrago irtengo dira.

Behin-behineko hortzak bi urte eta erdi edo hiru urterekin amaitzen dira azaleratzen.

Hortzak azaleratuko direla erakusten duten sintomak

Une horretan, hortza azaleratu baino lehen:

  • Jaioberriak lerdea jariatzen du eta hatzak edo eskua zupatzen ditu.
  • Ondoeza sentitzen duenean, maiz egiten du negar maiz, eta baliteke okerrago jan eta lo egitea ere.
  • Masailak arrosa kolore bizikoak izan ditzake.
  • Hortzoiak gorrixka izan ditzake eta apur bat hanpatuta.

Defentsa baxuak izanik, jaioberriak sukarra izan dezake, goragalea edo beherakoa, edo otitisa. Ez da ohikoa, baina halakorik gertatuz gero, joan pediatrarengana.

Tratamendua

Jaioberriak sentitzen dituen ondoezak arintzeko, hainbat prozedura daude:

Hortzoietan ipintzen diren gelak edo kremak

  • Anestesikoarekin: “Nani Predental”, benzokaina anestesikoa daramana.
  • Landare-jatorrikoa: “Lacer bebé”, hortzoietarako baltsamoa da, kamamila eta malba zurizkoa.
  • Homeopatikoak: “Viburcol”, Heel etxearena.
  • Jaioberria lasaitzeko haginkariak
    • Gomazkoak; aurreko edo atzeko hortzetarako modeloak daude.
    • Hozkailuan hoztu daitezkeenak ere badira, jaioberria lasaitzeko.
  • Medikamendu analgesikoak edo antibiotikoak

Hortza azaleratu behar den gunean infekzio bat edo flemoi bat atera bada erabiltzen dira soilik.

Behin betiko hortzak azaleratzean arazo gutxiago izaten dira, haurrek zehatzago adierazi baitezakete gertatzen zaiena eta horren arabera jokatu dezakegulako.