Elikadura eta txantxarrak

Odontopediatria Caries

Elikadura oso kontuan hartu behar da aho-osasun ona izan nahi bada eta hortzetako eta hortzoietako gaixotasunak ekidin nahi badira. Haurrengan zein helduengan gertatzen dira arazoak, baina artikulu honetan haurrez eta nerabeez jardungo gara.

Biberoi-txantxarra edo biberoi-sindromea

Behin-behineko hortzak edo esnezkoak 6 hilabetetik aurrera hasten dira azaleratzen. Hala ere, haur batzuei besteei baino beranduago edo lehenago ateratzen zaizkie. Jaioberri batzuk ere esnezko hortzen bat agertzeko prest dutela jaiotzen dira.

Haurrak bularra hartzen daudela maiz lo hartzea ekidin behar da, esneak azukreak dituelako eta txantxar asko eragin ditzakeelako (hortzaren esmaltean orban marroiak agertzen dira).

Era berean, biberoi-esnea hartzen daudela maiz lo hartzea ere ekidin behar da. Otorduen artean, haurrari biberoia ematen bazaio nahi duenean hartzeko eta lo hartzen badu edan bitartean, aipatu txantxarrak agertzeko arriskua dugu.

Esnearen ordez, biberoian edari azidoak eta gozoak badaude, fruta-zukuak kasu, edo edari azukredunak, adibidez, freskagarriak, biberoi-sindromea izateko aukera gehiago daude.

Azukreak elikagaietan

Gaur egun, jendeak badaki elikagai azukredunek hortzeria hondatzen dutela, batik bat haurrengan eta nerabeengan, oro har, gehiago gustatzen zaizkielako gozokiak eta gutxi hortzak eskuilatzea.

Ekiteko mekanismoa eta aholku osasungarriak

Ahoko bakterioek hainbat funtzio betetzen dituzte aho-barrunbeko ekosisteman: immunitatean parte hartzen dute, pH-a edo azido-oinarrizko oreka mantendu eta ahoa infekzioak edo mikosia sortzen duten onddoak eragiten dituzten bakterio kaltegarri edo patogenoz beteta ez egotea ahalbidetzen dute.

Irakuzketa-produktu erasokorrek bakterio babesle edo saprofitoak murrizten dituzte. Horiek erabiliz gero, hainbat infekzio izan ditzakegu.

Bakterio horiei azukre gehiegi emanez gero, azido bihurtu eta esmaltea erasoko dute: desmineralizatu egingo da pixkanaka eta barrunbe edo txantxar bat sortzen hasiko da. Azidotasun horrek jarraitzen badu, txantxarra sakonago joan eta bolira iritsi eta nerbiorantz hurbilduko da. Orduan sentituko da ondoeza mastekatzerakoan edo hotz eta bero dauden edari eta elikagaiak edan edo jaterakoan.

Azukreak zenbat eta luzeago egon kontaktuan bakterioekin, orduan eta azido gehiago sortu eta txantxarra izateko aukera gehiago egongo da. Beraz, hortzak otordu bakoitzaren ostean eskuilatzea komeni da eta, gainera, amaitu eta minutu gutxira; denbora gehiegi pasatzen bada, azido gehiago sortuko direlako.

Haur eta nerabe askok diote gauetan nekatuta daudela, baina kontuan izan behar da afaldu ondoren mahaitik altxatzean, eskuilatzeko unea dela. Ez da ohera joateko momentua, orduan bai izango dira eta nagi.

Eguneko eskuilatze-aldi garrantzitsuena da, izan ere, gauean, listua oso gutxi mugitzen da ahotik eta bakterioek eraginkorrago ekin dezakete ahoan geratu diren elikagaietan, batik bat gozoak badira, eta hala, azido kaltegarriagoak sortzen dituzte.

Elikagaiak itsaskorrak badira are arriskutsuagoak dira, listuak edo eskuilatzeak bakterioetatik aldentzeko egiten duten lana zailtzen baitute.

Haurrek ondo jaten ikasi behar dute gosarian, bazkalorduan eta afarian , une horietan errazagoa delako hortzak eskuilatzea. Otorduz kanpo askotan jaten badute, elikagaiak luzeago geratzen dira hortzen artean eskuilatzen garen hurrengo aldira arte.

Chuches perjudiciales

Eskolan jaten duten ikasle batzuk diote bainugelak itxita egoten direla hortzak garbitu ahal izateko. Hala bada, azukrerik gabeko txikleak jatea izan daiteke irtenbide praktiko bat, baina kontuan hartu hortzak nahiko garbitzen baditu ere ez duela eskuilatzea ordezten.

Azukre finduak

Berehalako ondorioak diren azukreak dira, hau da, berehala sentitzen dugu horien zapore gozoa eta azkar bihurtzen dira azido baita ere. Azukre-ontziko azukrean daude, pasteletan, “goxokietan” eta freskagarrietan. Aipatutako azken biak arriskutsuenak dira haur eta nerabeentzako, otorduz kanpo hartzen dituztelako eta, beraz, luzeago geratzen direlako hortzen artean berriz eskuilatu arte.

Haur bati gozoa asko gustatzen zaionean, ikasi behar du gozoak otordu nagusien postre bezala baino ez direla jaten. Horrela, bere janari gustukoena jan dezake, mahaitik altxatzerakoan hortzak garbituko dituelako eta gozoki horrek ez dizkiolako arazoak sortuko.

Haur eta nerabeak etxetik kanpo daudenean familia edo lagunekin denbora pasa, elikagai gozoak jatea ekidin behar dute, hau da, hobe da txikleak jatea edo azukrerik gabeko gominolak, edo palomitak, patata frijituak edo snack gaziak, baina gehiegi jan gabe, noski.

Karbohidratoak edo ezkutuko azukreak

Gosariko zerealak, ogia edo galletak oso osasungarriak dira, baina hortzen artean luze geratzen badira, listuan dauden entzimek digestioa hasi eta karbohidratoak azukre bihurtzen dituzte. Horiek horrela, txantxarra agertzeko aukerak areagotzen dira, bereziki azukre gehitua badute, opil industrialek eta zereal batzuk bezala. Hortaz, ez dira gehiegi jan behar ezta otorduz kanpo ere.

Elikagai onak hortzeriarako

Hortzen esmaltea indartzen dute edo elikagai kaltegarri batzuk ordeztu ditzakete.

Hortzak babesten dituzten elikagaiak

Lekaleak (lentejak, garbantzuak edo babarrunak, adibidez), eta haragiak, arrainak eta esnekiak. Esnea eta esnekiak (gazta, jogurtak eta natillak) fluor, kaltzio, fosforo eta D bitamina ugari dute eta esmaltea kaltzifikatzen eta babesten laguntzen dute, txantxarra agertzea ekidinez.

Elikagai kaltegarriak ordezten dituztenak

Fruta freskoek, zuntz eta bitamina ugari dituztenek, postre gozoak ordeztu ditzakete. Haurrek osorik, zatitan, entsaladan, irabiakietan edo jogurt edo gazta freskoarekin edo sojazko postreekin jan ditzakete, baina beti azukrerik gehitu gabe.

Frutas Postre

Helduek ere frutaz gozatu beharko genuke, haurrak ere errazago ohitzeko. Fruta heldua eta zaporetsua erosteko ahaleginak egin behar dira, izan ere, gordinegiak badaude, zaporerik gabeak, gogorrak edo garratzak, normala da haurrei ez gustatzea eta azukre, kolesterol eta kaloriez betetako opil industrialak nahiago izatea.

Ez dugu ahaztu behar elikadura eta higieneaz gainera, gure seme-alabak dentistarengana eraman behar ditugula urtean behin ikusten ez diren txantxarrak ere hautemateko.

Eusko Jaurlaritzak 7 eta 15 urte bitarteko haurren urteko azterketak finantzatzen ditu Haurren Hortz Programaren bidez (PADI), eta gure kontsulta programa horretan barne hartzen da.