Behin-behineko hortzen patologiak

Dientes temporales

Duela ez hainbeste denbora, ez zitzaion garrantzirik ematen behin-behineko hortzetan edo esnezkoetan txantxarrik agertzen bazen. Haurrak minik sentitzen ez bazuen, guraso batzuek zera esaten zuten: “ez du axola, hortz hori eroriko zaionez, ez du merezi arazoa konpontzea”.

Gainera, guraso horiek ez zioten garrantzirik ematen ezta ere haurren eskuilatze-ohiturei, eta nahi beste gozoki ematen zizkieten haurrei hala eskatutakoan…

Zorionez, garai horiek aldatu egin dira, eta gaur egungo gizarteak osasun-kultura gehiago du.

Txantxarraren definizioa eta ondorioak

Txantxarra hortzaren infekzio bat dela esan daiteke.

Hasieran, infekzioa txikia denean, gainazalari baino ez dio eragiten, hau da, esmalteari, baina infekzio hori sakonago joan eta bolira iris daiteke, zonalde bigunago batera.

 

Hasiera batean ez du minik ematen, baina gero eta sakonago joan, orduan eta gehiago sentituko da ondoeza, batik bat elikagai hotz eta beroak jan eta edaterakoan.

Hortz-mamira iristen denean (arteria eta nerbioa daude), hortza edo hagina mina ematen hasten dira bat-batean, askotan taupadak balira bezala. Horrelakoetan, haurrari antibiotikoak eta antiinflamatorioak agindu behar zaizkio.

Medikaziorik hartu ezean, infekzioa sustraietara iritsi daiteke eta, ondorioz, flemoi bat agertu; horretarako bai dela beharrezkoa medikazio-dosi handiagoa eta denbora gehiago sendatzeko. Prozesu honek haurraren osasun orokorra kaltetu dezake.

Beraz, anginak edo bronkitis bat tratatzen dugun moduan, txantxarrak ere tratatu egin behar dira.

Kontuan izan behar dugu, behin-behineko hortzen azpian behin betikoak daudela, eta behin-behineko hortzak infektatuz gero beheran dauden behin betikoak ere kaltetu ditzaketela: malformazioak, kolore-aldaketak, orbanak…

Txantxarra prebenitzea haurrengan

Eskuilatzeko gomendioak

Oso garrantzitsua da haurrek hortzak eskuilatzea, ahal izanez gero, otordu bakoitzaren ostean, hau da, egunean hiru aldiz.

Eskolan jaten badute eta eskuilatzeko arazoak badituzte, askariaren ondoren eskuilatzea gomendatzen da, etxean badaude. Eta nola ez, asteburuetan eta oporretan zehar, ezinbestekoa da hortzak eguerdian ere eskuilatzea.

Haurra oso txikia denean, funtsezkoa da gurasoek haurren hortzak eskuilatzea. Gero, pixkanaka, trebeagoa denean, bere kabuz eskuilatzen has daiteke hortzak.

Haurrek bere gurasoek ere hortzak askotan garbitzen dituztela ikusi behar dute. Askoz errazagoa da ohitura hartzea etxean hala egiten dela ikusten badute.

Elikadurari buruzko gomendioak

  • Ahal den heinean, otordu artean gozokiak jatea ekidin behar da, batik bat itsaskorrak direnak eta gominolak.
  • Gozokiak ez dira sari bat izan behar, gero eta gehiago gustatuko zaizkielako horrela.
  • Etxean postre gozoak jan ditzakete, gero hortzak eskuilatzeko aukera izango dutelako.
  • Haurrekin etxetik kanpo gaudenean, hobe da elikagai gaziak jatea gozoen aldean.
  • Gogoratu beti edari azukredunek, freskagarriek kasu, txantxarra sortzen dutela gehiegi edaten badira otorduen artean.
  • Haurrentzako bereziak diren hortzetako pastak erabili behar dira. Helduen hortzetako pastek baino fluor gutxiago dute eta haientzako erakargarriak diren zaporeak (marrubia, platanoa…), helduen pastek freskotasun-sentsazioa emateko daramaten menda ez zaielako gustatzen eta azkura antzekoa sentitzen dutelako.
  • Azkenik, arazoak ekiditeko, haurrak ere kontsultara etorri behar dira urtean behin azterketa bat egiteko. Dentista azterketak egiteko eta higiene eta eskuilatzeko aholkuak emateko pertsona dela ulertuko du haurrak, eta ez du anestesia-ziztekin edo ondoezarekin lotuko. Horrela, enpaste bat behar duenean, dagoeneko ezagutuko gaitu eta naturaltasun gehiagorekin bizi ahal izango du esperientzia.

Prevención de la caries en niños

Dentistarengana aldian-aldian etorriz gero, gurasoek txikitatik erakutsitako higiene-ohiturak sendotuko dira.