
ZER DA ODONTOPEDIATRIA?
Odontologiaren adar bat da, aho-hortzetako arazoak prebenitu, diagnostikatu eta tratatzen dituena 6 hilabete (hortzak ateratzen hasten direnean) eta 12 urte bitarteko haurrengan (behin-betiko hortz guztiak dituztenean). Adin horiek gutxi gorabeherakoak dira, haur batzuen eta besteen artean beti daude eta aldeak.
Haurrek 6-7 hilabete dituztenean odontopediatrarengana joatea gomendatzen da, oraindik lehenengo hortzak atera ez zaizkienean ere. Lehenengo bisitaldiaren ostean, profesionalek hurrengo bisitaldiak noiz egin adieraziko dute haurrak hortz-osasun on bat izan dezan.