Endodontzia (Nerbioa kentzea)

Prozedura honen bidez, hortzeko mami edo nerbioa kentzen da eta, ostean, mamiaren hodia itxi. Horregatik hodi-tratamendua ere esaten zaio.

Endodontziari esker, hortzak erauztea ekiditen da, eta azken aukera izan ohi da hortz-nerbioan edo inguruan gaixotasunen bat duten hortzak mantentzeko.

Txantxarra da mamiaren infekzioa eta osteko hantura eta nekrosia eragiten duen arrazoi nagusia. Horregatik da beharrezkoa endodontzia egitea. Horrez gainera, kasu hauetan ere gomendatzen da:

  • Hortz-piezak hautsita daudenean
  • Arrazoi protesikoak daudenean, hortza asko higatu behar bada
  • Hortzaren inguruko sustrai eta hezurrei eragiten dieten patologietan
  • Hortzak higatuta daudenean, marruskadura medio
Tratamiento periodoncia

Prozedura

Endodontzia egiteko gunea anestesiatu behar da. Ondoren, zulo bat egiten da hortzaren koroan, bertatik erauzteko mamia. Hodia itxi baino lehen, zeharo garbituko da. Prozedurarekin amaitu ostean, hortza ez da batere sentituko eta isolatuta geratuko da.

Azterketak urtero egin beharko dira infekzioa guztiz desagertu dela egiaztatzeko eta endodontzia behar bezala doala ikusteko.

Tratamiento Endodoncia