Deskarga-ferularen ezaugarriak

fabricacion ferula bruxismo

Bruxismoaren efektu eta ondorio txarrak arintzeko (hortzak estutu eta karraskatzea) tratamendurik eraginkorrena da deskarga-ferula.

Erretxinazko ferulak gardenak dira, eta 3 milimetroko lodiera dute gutxi gorabehera. Goiko hortz-arkuan ipintzen dira goiko hortzek behekoekin talkarik ez egiteko eta, ondorioz, ez karraskatzeko. Horrela, hortzak ixteko mugimendua erlaxatuagoa izango da.

Gainera, ferulari esker, masailezurra ez da goratuko eta erlaxatu edo deskargatu egingo da artikulazio tenporomandibularra (ATM). Horiek horrela, hortzak higatuta daudenean eta gauetan indarrez estutzen direnean, deskarga-ferula eramateari esker, masailezurra ez da garezurrean bete-betean iltzatuko eta, hala, artikulazioko ondoez eta minak ekidingo dira.

Goiko hortz-arkuan ipintzen da, egonkorragoa delako, azalera gehiago hartzen duelako eta funtzio gehiago betetzen dituelako horrela.

Zein materialez egiten da hortz-ferula eta nola?

 

Deskarga-ferula organismoari kalterik egiten ez dion erretxinaz dago egina. Ferulak egiteko, hortzeriaren molde bat egingo da kontsultan. Hozkadarena ere egingo da, edo goiko hortzek behekoekiko duten loturarena.

Gero, hortz-ferula neurrira egingo da eta bikain ahokatuko da pazientearen goiko hortz-arkuan. Hortzaren esmaltea babestuko du gainera hortzen karraska eta estutzetik.

Ferulak egiteko hainbat teknika daude, baina horrek ez du eraginik azken emaitzarekin. Helburua lortzeko garrantzitsuena da ferula pazientearen hortzetara ongi egokituta egotea, 2 eta 3 milimetro arteko lodiera izatea, bikain leunduta egotea eta gainazala ahalik eta lauena izatea.

Ferula neurrira egiten denez, pazientearen hortzetara eta ahora ezin hobeto egokitzen da; ondorioz, pazientea eroso sentituko da eramaterakoan eta, era berean, hortzak higatzetik babestu eta muskulu eta egon litezkeen artikulazio-arazoak ekidingo dira.

Ferula guztiak ez dira deskarga-ferulak

Garrantzitsua da ez nahastea deskarga-ferula dauden beste hortz-ferulekin, adibidez, ikusi ezin den ortodontzia-ferularekin edo ortodontzia mantentzeko direnekin; azken hauek finagoak dira.  Ez nahastu ezta ere aho-babesgailuekin (material malguagoz daude eginak).

Ortodontzia-ferulen aldean, esaterako, deskarga-ferulak gogorragoak eta lodiagoak dira eta babes gehiago eman eta gehiago irauten dute. Ferula horiek gaizki erabiliz gero, pazientearen osasuna arriskuan jar daiteke.

Deskarga-ferulak indibidualki egiten dira hemen, gure Donostiako Hortz Klinikan. Gainera, masailezurrak posizioa alda dezakeenez, garrantzitsua da baita ere ferula aldian-aldian berrikusi eta aztertzea.