Bruxismoa, Atm arazoak

tratamiento atm y bruxismo

Artikulazio tenporomandibularreko arazoak (ATM) biztanleen % 40-75ek pairatzen dituzte. Masailezurra eta garezurra elkartzen dituzten muskulu, artikulazio eta nerbioetan eragina duten ondoezak dira; asko garatu bada arazoa, gainera, aurpegiraino ere iristen da mina. Ohikoena ATM Disfuntzio Sindromea da (SDATM), eta artikulazio tenporomandibularrean du eragina.

Kausak

Askotan ez da zergatia ezagutzen. Beste batzuetan, berriz, hortzen karraskarekin dago lotuta (bruxismoa), horzkaden artikulazio txarrarekin, edo protesiaren ahokadura okerrarekin, estresarekin edo artritisarekin.

Sintomak

  • Minak hozkatzean edo mastekatzean
  • Karraska ahoa ireki edo ixtean
  • Aurpegiko, belarriko edo buruko mina
  • Ahoa ireki edo ixteko zailtasunak, baita masailezurra blokeatzea ere

Bruxismoa

Nahi gabe hortzak estutu edo karraskatzeko ohitura da. Edozein adinetako emakumek edo gizonek paira dezake, eta hortzak higatzea eta ATM arazoak eragin ditzake.

Kausak

Familiako joera izan daiteke, nerbio-sistema zentraleko aldaketaren bat, loaldiaren nahastea edo estresa.

Sintomak

Karraskak hortzak higatzeaz gainera, zarata eragin dezake eta, ondorioz, logelako kideen loaldian traba egin.

Gainera, ondorio hauek jazo litezke: buruko mina, muskulu-sentikortasuna batik bat goizetan, mina edo hantura masailezur eta garezurraren arteko artikulazioan (ATM), insomnioa.

Implantes dentales

ATM arazoetarako eta bruxismorako tratamendua

Halakoak pairatzen dituzten gehienengan, sintomak noizean behin agertzen dira eta ez dute luze irauten. Hala ere, denborak aurrera egin ahala, sintoma edo min horiek nabarmenagoak eta luzeagoak izan ohi dira.

Tratamenduaren helburua mina murriztea da, hortzetako mina ekiditea eta ahal den neurrian hortzen karraska gutxitzea. Horretarako, muskulatura, artikulazio eta hortzen arteko oreka berrezarri behar da teknika ortopediko, ortodontiko edo deskarga-ferulen bidez.

ATM arazoak tratatzeko neurri batzuk ere ezar daitezke arazoak prebenitzeko, eta norberak jarrai ditzake, adibidez: elikagai gogorrak eta txikleak jatea ekiditea, erlaxazio-teknikak egitea estresa murrizteko, eta luzapen-ariketak egitea lepo, sorbalda eta aurpegiko muskuluetarako.