Gaur egun edonolako ortodontzia-tratamendu bat egin duten jende asko ezagutzen dugu, familiartekoak edo lagunak. Normala da zeure buruari galdetzea, hortz okerrak lerrotzea pentsatzen ari bazara, zein prozesu jarraitu behar den lehendabizi.
Gure Donostiako Hortz Klinikan lehenik eta behin ortodontzia-azterketa bat egiten dugu, identifikatzeko pazienteak zein behar dituen aho eta hortzetan eta nolakoa izango den hortzak lerrokatzeko prozesua. Hemen azalduko dizugu zertan datza ortodontzia-azterketa bat:
Zer da ortodontzia-azterketa bat?
Ortodontzia-azterketa bat ortodontzia-tratamendu bat hasi baino lehenago egiten den prozesua da, eta hainbat proba barne hartzen dira, inolako minik ematen ez dutenak eta oso sinpleak.
Nola ez, ortodontzia-azterketa bat hasi baino lehenago, pazientearen aho eta hortzetako ikusketa orokor bat egin behar da, egiaztatzeko ez dagoela inolako arazorik hortzoietan edo txantxarrik hortzetan; halakorik balego, tratamendua atzeratu egin beharko da eta.
Hauek dira ortodontzia-azterketa batean barne hartzen diren probak:
● Aho barruko argazkiak
Ortodontistak pazienteak zer nolako aho-barne egitura duen jakin behar du, hortzen maloklusio-maila ebaluatu eta hezurren edonolako alterazio antzemateko. Horregatik, argazki batzuk aterako dizkio pazientearen aho-barrenari kamera batez, kasua aztertu eta ortodontzia tratamendua planifikatze aldera.
● Aurpegiaren argazkiak
Arestiko atalaren harira, ortodontzia-azterketarako pazientearen aurpegiaren argazki batzuk aterako dira. Hala, ortodontzia-profesionala gai izango da
ulertzeko nola eragiten dien hortzen posizioak aurpegi osoari, eta batez ere irribarreari. Ondorioz, ahalik eta tratamendu estetikoena diseinatu ahal izango du.
● Ahoaren moldea
Ortodontzia-azterketa osatzeko, garrantzitsua da pazientearen ahoko molde bat egitea, eta hori maketa gisa erabili ahal izango du ortodontistak.
● Erradiografiak
Azken pausoa erradiografiak egitea da, eta honekin amaituko dira ortodontzia-azterketaren probak. Ezinbestekoak dira sustraien posizioa eta egoera ezagutzeko, eta baita pazientearen artikulazioak eta arnas-bideak kontuan hartzeko ere.
Beharrezkoa al da ortodontzia aurreko azterketa?
Hortz-tratamendu guztiek behar dute aurrez planifikazio bat egitea, batez ere ortodontzian. Tratamenduaren aurreko ortodontzia-azterketak ezinbestekoak dira jakiteko hortz-pieza bakoitza zein norabidetan eta zein momentutan mugituko den. Emaitza oso naturalak eta estetikoak lortzeko modua da.
Gure Donostiako Hortz Klinikan ortodontzia-azterketak zehatzak eta azkarrak izateko behar den teknologia guztia eta kualifikazio adina dugu. Zure hortzak lerrotu nahi al dituzu? Ez izan zalantzarik, deitu eta zalantza guztiak argituko dizkizugu.