Hortz-zuritzearen kolorazioaren eta hortz naturalen arteko konparazioa

Tratamendu estetiko baten bidez irribarrearen tonua argitu nahi duten pazienteek zalantzak izan ohi dituzte hortz-zuritzeen iraupenari dagokionez. Behin betiko teknikak ez badira ere, denbora luzez irauten dute behar bezala zaintzen badira.

Beraz, hortz-zuritzearen iraupenari buruzko galderari erantzuteko, esan dezakegu norberaren ohituren eta hortz-ehunen kalitatearen arabera dagoela.

 

Hortz-zuritze baten iraupena gutxi gorabehera

Hortz estetikan, gehien eskatzen den tratamenduetako bat da hortz-zuritzea. Hortz-zuritzeak zenbat irauten duen jakin nahi baduzu, kontuan hartuta behar bezala egiten dela eta pazienteak behar bezala zaintzen duela, ondorioek hainbat urtez iraun dezakete.

Hala ere, izan badira beste aldagarri batzuk hortz-zuritzeen iraupenean eragina dutenak. Esmalte eta dentina-mota bezalako ezaugarri fisiologien arabera, txuritzeko gela hobeto edo okerrago xurgatuko da.

Gainera, pazientearen hortzak eta ahoa egoera onean egon behar dira: ez da tratamendu aproposa hortz-piezetan txantxarren bat duen edo hortzoietako gaixotasun periodontalen bat duten pazienteentzako. Hortz-zuritzeak zenbat irauten duen galdetu ordez, lehenengo aipatu arazoak konpondu behar dira.

Horrelako edozein patologiak sentsibilitatea areagotu eta kaltetutako ehunetan ondoeza eragin dezakete eta, ondorioz, tratamendua bertan behera utzi behar da. Aurrez, dentistarenera joan behar da, hortz eta ahoaren egoera ebalua dezan. Gure Donostiako hortz-klinikan, hortz tratamendu estetikoak egiten esperientzia handia dugu. Zure hortzak argitu nahi badituzu eta hortz-zuritzeak zenbat irauten duen jakin nahi izanez gero, jarraitu gure profesionalen aholkuak.

 

Zer egin hortz-zuritzeak luzeago iraun dezan?

Hortz-zuritzeak zenbat irauten duen azaltzerakoan, kontuan izan behar da paziente bakoitzak zer nolako ohiturak dituen egunerokoan. Nola ez, aho eta hortzetako higiene bikaina izan behar da hortzak ez iluntzeko. Gainera, beste aholku batzuk eman nahi dizkizugu tratamenduak ahalik  eta luzeen iraun dezan:

  • Hortzak tindatzen dituzten elikagai eta edariak ahalik eta gutxien kontsumitzea, hala nola, fruitu gorriak, kafea edo ardo beltza. Halakorik jan edo edanez gero, garrantzitsua da hortzak berehala garbitzea esmaltea tindatu ez dadin eta tratamenduak gehiago iraun
  • Osasungarri Fruta eta barazki haritsuak jateak aho garbi eta osasuntsu bat izaten laguntzen du. Adibidez, sagarrak edo azenarioak.
  • Tabakismoarekin amaitzea. Zigarro baten nikotinak zuzenean iluntzen du esmaltea eta, beraz, hortz-zuritzearen iraupenean eragiten du. Gainera, denbora luzez kontsumituz gero, ahoko beste arazo batzuk ager litezke, gaixotasun periodontolak eta hortz-piezak galtzea

 

Zure hortzak argitu eta hortz-zuritzeak zenbat irauten duen jakin nahi al duzu? Jarri harremanetan gure Donostiako hortz-klinikako profesional-taldearekin, eta hemen, zuri hoberen egokitzen zaizun tratamendua bilatuko dugu eta hortz-zuritzeak zure kasuan zenbat irauten duen esango dizugu. Eskatu hitzordua!