arizala-fdi

Abuztuaren amaieran, Nazioarteko Hortz Federazioak Madrilen antolatutako Munduko Biltzarrean izan nintzen. Biltzarra ospatu zen lau egunetan zehar, hogei hizlarik baino gehiagok Odontologiaren adarretan dauden azken joerei buruz esandakoaz ikasi nuen. Nirekin batera izan ziren Katia Gustino, Javier Alonso Celayeta eta Nerea Betolaza lagun dentistak, eta beti bezala, teknika eta ezagutzak elkar trukatu genituen.

Madrilgo Azoka Eremuan (IFEMA) egin zen Biltzarra. Mundu osoko etxe komertzialen ehun bat stand zeuden: Europakoak, amerikarrak, Indiakoak eta txinatarrak. Konferentzia bat eta bestearen arteko atsedenetan, produktu eta liburu batzuk erosi genituen, eta odontologia-materialei dagokienez azken nobedadeak ikusi genituen, baita instrumentu eta makinak ere.

Konferentzietarako, 5 areto handi zeuden, bakoitzean gai desberdin bat jorratzen aldi berean, goizean eta arratsaldean, 4 egunetan zehar. Horregatik, biltzarrera etorri baino egun batzuk lehenago, programa aztertu eta nora joan aukeratu behar izan genuen.

arizala-asistencia-fdi

Hauek izan ziren, nire ustez, konferentzia interesgarrienak, hauetan ikasi nuen nik gehien:

  • Itsasgarri bio-mineralizatzaileak, Sauro doktorearen eskutik.

Buxatze edo enpasteetan, bolia babestu eta birsortzen duten itsasgarri berriez hitz egin zuen. Horrelakoak, higatu diren sustraiak babesteko ere erabiltzen dira.

  • Periodontzia eta Inplanteei buruzko sinposioa, Fickl eta Ackermann doktoreen eskutik.

Periodontzia-tratamendu on batekin hortzak salbatu daitezkeela azpimarratu zen, inplanteak jarri behar izan gabe. Horretarako, pazienteak diziplina ona eta motibazioa izan behar ditu.

  • Endodontzia egin zaien hortz leheneratuak, Linares doktorearen eskutik.

Hortz bat desbitalizatu ostean, piezaren berregituraketak luze irauteko dauden azken teknikei buruz mintzatu zen.

  • Protesiei eta ken daitezkeen protesi finkoen eguneratzeari buruzko sinposioa, Schimmel, Conejo, Kern eta Comlekoglu doktoreen eskutik.

Nobedade eta konparaketa-ikerketak azaldu ziren portzelanazko xaflen inguruan, baita guztiz zeramikazkoak diren koroei buruz, zeramikarekin eta zeramikarik gabeko zirkoniozko zubiei buruz eta beste protesi-material batzuei buruz ere. Material bakoitzak indikazio jakin batzuk ditu eta ezin dira hortz guztietan ipini, ezta edozein pazientetan ere.

Ken daitezkeen hortzeria osoei buruzko konferentzia ere oso interesgarria izan zen. Batik bat adinekoen kasuetan erabiltzen dira eta arreta eta zehaztasun zorrotzez egin behar izaten dira.

  • Inplanteen gaineko protesien diseinua, hortzoiari dagokionez egonkorrak diren emaitza estetikoetarako, Vela doktorearen eskutik.

Orbaintze-zutabeak eta horien diseinua ezinbestekoa da hortzoia lodi mantentzeko eta ez atzerako. Orain ez dira zutabe dibergenteak erabiltzen. Diseinu konbergentea dutenak hobeak dira, leku gehiago uzten dutelako ehun bigunetarako. Hasiera-hasieratik transepitelialak erabiltzen saiatu behar da, horrela ez garelako orbaintze-zutabeak kendu eta jartzen ibili behar, hortzoian sartzeko zuntzak hautsi egiten baitira.

  • mendeko ortodontzia, De la Cruz doktorearen eskutik.

Gaur egun, ahal den heinean piezarik ez kentzen saiatzen gara, baina aldiz, kortikotomia gehiago egiten dira, hau da, hezurretan ebaketak egiten dira hortzak blokean azkarrago mugi daitezen eta hainbat tratamendutan hezurrean finkatzen diren mikrotorlojuak erabiltzen dira hortzei elastikoen bidez tira egiteko.

Beren kabuz lotzen diren bracket-ei buruz hitz egin zen. Horrelakoek ez dute hainbeste kontsulta luzerik behar izaten eta Ortodontzia Ikusezina da irtenbidea, ken daitezkeen ferulekin. Kasu jakin batzuetan emaitza onak ematen dituzte.

  • mendeko periodontzia, eguneratutako ikerketak eta tratamenduak, Feres doktorearen eskutik.

Teknikaz gainera, batik bat tratamendu mediko antibiotikoa suertatu zitzaidan interesgarri.

  • Anestesiari buruzko sinposioa, Hersch eta Malamed doktoreen eskutik.

Anestesia lokalerako tekniketan dauden hobekuntzei buruzko konferentzia oso interesgarria izan zen. Teknika hauekin ondoez gutxiago eragiten da ipintzerakoan, eraginkorragoak izan daitezke eta behar adina irauten dute ahoko hainbat tokitan.

Oso Biltzar interesgarria eta emankorra izan zen.