Primavera Sepes

Apirileko lehenengo asteburuan,2016ko Udaberriko Ikastaroan izan naiz. Protesi Estomatologiko eta Estetikoen Espainiako Elkarteak (Sepes) antolatu zuen Bilbon, eta sektoreko profesional ugari bertaratu ziren.

Kongresuaren muino ahoko inplantologia izan zen eta alor horretako bi espezialista egon ziren: Óscar González eta Ernesto A. Lee doktoreak.

Óscar González doktoreak hortz eta inplanteen gaineko errehabilitazioan izaten diren konplexutasunei nola aurre egin azaldu zuen. Ikastaroan zehar, diagnostikoetarako eta erabakiak hartzeko gida praktikoak aurkeztu ziren ahoko errehabilitazioan izan daitezkeen hainbeste arazoetako batzuk konpontzeko.

Bestalde, Ernésto A. Lee doktoreak irribarre-lerro altua eta hortz inplanteak dituzten pazienteetarako soluzioak aurkeztu zituen. Konpromiso periodontaleko zonaldeak dituzten arrisku handiko pazienteengan aurreikus daitekeen erabilera estetikoaz ere aritu zen. Horretarako, diziplinarteko estrategia garaikideak nola erabili azaldu zuen.

Gure klinikan jakin badakigu zer nolako garrantzia duen ezagutzak eta prestakuntza eguneratzeak gure pazienteei tratamendu onenak eskaini ahal izateko. Horretarako, etengabe daramagu zientzia arloan eguneratzen, ikastaro espezializatuetara eta kongresuetara joanez.