Curso Carillas Arizala

Jesús M. Arizala doktorea Sidney Kina doktorearen  “Zeramikazko xaflen sekretuak argitzen” izeneko ikastaroan izan zen Santanderren. Kina irakaslea munduko dentista ezagunenetako bat da odontologian eta estetikan. Gaiari buruzko izen handiko hainbat liburu idatzi ditu “Restauraciones estéticas, cerámicas invisibles” edo “Equilibruim: Cerámicas adhesivas” esaterako.

Kongresuan zeramikazko xaflen sekretu batzuk argitu ziren eta programa bizi bat antolatu zen, lau alorretan banatuta:

  • Xaflaztatutako zeramikak leheneratzerako dauden filosofiak.
  • Nola zizelkatu hortzak zeramikazko xaflak ipintzeko, klinikako eta laborategiko baldintza eta eskaerak kontuan hartuta.
  • Ukipen hortz-lenteei buruzko azalpena: indikazioak eta kontraindikazioak eta teknikaren ikaskuntza.
  • Zementazio itsaskorra: Lan egiteko modua, zeramikaren kolore eta ezaugarrien arabera.

Ikastaroa Kantabriako Odontologo eta Estomatologoen Elkargo Ofizial ospetsuak antolatu zuen Protesi Estomatologikoen eta Estetikoen Espainiako Elkartearen laguntzarekin (Sepes) eta batik bat hortz estetikan interesa zuten profesionalak bertaratu ziren.

Gure klinikan jakin badakigu zer nolako garrantzia duen ezagutzak eta prestakuntza eguneratzeak gure pazienteei tratamendu onenak eskaini ahal izateko. Horretarako, etengabe daramagu zientzia arloan eguneratzen, ikastaro espezializatuetara eta kongresuetara joanez.