sepes-rehabilitacion-oral

Ikastaro hau interesgarria izan zen kasu konplexuei nola aurre egin ikasteko. Zurichko Unibertsitatean erabiltzen dituzten teknikak azaldu zizkiguten, zehatz-mehatz, Protesi Finko eta Ken daitezkeen Protesien sailarenak.

Kasu konplexutzat jotzen da kontsultara etorri eta aho nahiko kaltetua duen pazientea, denbora eta baliabideak eskaintzeko erabakiarekin datorrena, hortzeria osasuntsu, estetiko eta funtzional bat izateko, aho berria behar bezala zaintzeko ahaleginak egiteko konpromisoarekin.

Funtsezkoa da azterketa osoa egitea: aurpegiko, ahoko eta hortzetako argazkiak ateratzea hainbat angelutatik, hortzen moldeak egitea, igeltsuzkoak gero, hortzeriak nola ahokatzen den ikustea… Behar diren erradiografia guztiak egingo dira baita ere.

Hortzoiak aztertuko dira, hortzen mugikortasuna, eta enpaste eta endodontziarik behar den ikusi. Eta piezaren bat atera behar edo ez ebaluatuko da. Baliteke hortz batzuk ortodontzia bidez lerrokatu behar izatea, gero protesi finko bat egin edo inplanteren bat jarri nahi bada.

Normalean, hainbat tratamendu-aukera izaten dira, konplexutasun eta aurrekontuen arabera.

Kasu konplexu hauetan, Zurichko Unibertsitatean, gure Donostiako kontsultan egiten dugun moduan, lehenengo hortzoien higienea eta tratamendua egiten da, kendu beharreko piezak kendu eta tratamendu odontologiko beharrezkoak egin (enpasteak eta endodontziak).

Pazienteak izango duen higienea mantentzeko kalitatea ebaluatzen da. Eta orduan, ditugun tratamendu-aukerak zeintzuk diren ikusiko dugu. Hizlariak Tratamendu Sekuentziala deitu zion horri.

Tratamenduak egiteko, kontuan izango da zein emaitza estetiko eta funtzional nahi eta ahal dugun. Batzuetan, Argizari Diagnostiko bat eta Mock Up bat egiten da. Argizari Diagnostikoa esaten zaio erretxinazko hortzak argizarizko hortzoien gainean ipintzeari pazientearen hortzak kopiatzeko egin zaion moldean. Horrela, hortzeria berriak zein forma, kolore eta artikulazio izango duen ikusiko da.

Mock Up delakoa arestian aipatutakoaren kopia bat da erretxinazko xafletan egina, guztiak elkarrekin. Kopia hori pazientearen hortz naturalen gainean ipintzen da, tratamenduaren ostean hortzeria nolakoa izango den ikusteko.

Zer egin nahi dugun eta ahal dugun jakinda, hortzak zizelkatuko ditugu, edo inplante eta koro edo portzelanazko xaflak ipiniko ditugu, egindako modeloak eta lortu nahi duguna oinarri. Alderantzizko Planifikazioa deritzoguna da, hau da, aurrez ezarritako azken emaitzaren arabera lan egiten da.

Tratamendu konplexu batean zehar, etxe bat berregiten ari garenean bezala, ezustekoak egon litezke eta horrek tratamendua aldarazi edo luzarazi. Horregatik, ezinbestekoa da, zehatz-mehatz planifikatzea eta pazienteak ahoaren zaintzan parte hartzea tratamenduaren fase guztietan zehar.