Curso-Osteobiol

Arizala doktoreak pasa den irailean OsteobIol-en Open Day ekitaldiaren zazpigarren edizioan parte hartu zuen Bilbon. Ate irekien jardunaldi honetan ehun bat profesional izan ziren, guztiak Gidatutako Hezur Birsorkuntza (ROG) eta kirurgia periodontalari buruz gehiago ezagutzeko asmoarekin.

Hitzaldi hauen bidez odontologo, estomatologo eta aurpegi-masailezurreko kirurgialariei erakutsi nahi izan zitzaien biomaterialak erraz aurreikusi daitezkeen aukera direla emaitza funtzional eta estetikoak lortzeko aldi berean trauma kirurgikoa murriztuz. Hala ere, ezin hobeto ezagutu eta aztertu behar dira.

Zazpigarren edizio honetan lehen mailako hizlariak izan ziren, hots, Antonio Murillo Rodríguez, Ramón Gómez Meda eta Antonio Armijo Salto doktoreak.

Antonio Murillo Rodríguez doktoreak bere esperientzia kontatu zuen “Ehun-defizitaren ikuspegi periodontola inplantologian” izeneko gaiaren inguruan. Ramón Gómez Meda doktoreak mintzagai izan zituen “ROG aurrerapenak: egungo aukerak hezur-blokeen ordez”. Azkenik, Antonio Armijo Salto doktoreak “Masailezur atrofikoak birsortzeko azaleko xaflen erabilerari” buruz hitz egin zuen.

Guztiek landu zituzten inplanteak ipintzeko moduak, ehun gogor eta bigunen maneiua, teknologia berrien erabilera eta biomaterialak hainbat tratamendutan apropos aplikatzeko moduak.

Gure klinikan jakin badakigu zer nolako garrantzia duen ezagutzak eta prestakuntza eguneratzeak gure pazienteei tratamendu onenak eskaini ahal izateko. Horretarako, etengabe daramagu zientzia arloan eguneratzen, ikastaro espezializatuetara eta kongresuetara joanez.