chica-con-brackets-de-ceramica

Ortodontzia ​bezeroek gehien eskatzen duten tratamenduetako bat da. Helduek zein haurrek, hortz osasun eta estetika egokia behar dute bizi-kalitate ona izateko, eta hori lortzeko ezinbesteko tratamenduetako bat da ortodontzia.

Gure hortz-klinikan urteetan zehar ikusi dugu heldu eta nerabe batzuk bracket metalikodun hortz-aparatuak eramateari errefus egiten diotela, alferkeria sentitzen dutela, eta beraien autoestimu eta eguneroko konfiantzan ere eragina izan ohi du. Ortodontziaren mundua nabarmen aldatu da, eta gaur egun ​ortodontzia-mota estetiko desberdinak ​ditugu aukeran aurrez aipatutako arazoarekin amaitzeko.

Baldintza normaletan, pazienteak berak nahi duen ortodontzia-mota eraman ahal izango du, betiere kontuan hartuz ortodontzia-tratamendu batek 1-2 urtez irauten duela gutxi gorabehera. ​Estetikak eragin handia du pazienteen erabakian.

Jarraian, ​JM Arizala Hortz Klinikan ​eskaintzen ditugun ​2 ortodontzia-mota estetiko​ azalduko dizkizugu:

Zeramikazkoa bracket-ak. Ortodontzia-mota honetan, ​bracket-ak erabiltzen dira, baina zeramikazkoak​. Material hori erabiltzen denean, bracket-en kolorea pazientearen hortz naturalen antzekoa da, eta horregatik lortzen da bracket metaliko tradizionalekin baino itsura askoz ere estetikoagoa. Ia kasu guztietan erabil daitezke, bai kasu sinpleetan, bai kasu konplexuetan, bai haurretan, bai nerabeetan, bai helduetan.

 ​Ortodontzia Ikusezina​. ​Ortodontzia ikusezina ​iraultza bat izan da hortzen sektorean. Kasu askotan aplikatu daiteke, baita heldu edo nerabe oso arduratsuetan ere. Ortodontzia-mota honetan ​ez dira bracket-ak erabiltzen​; aldiz, ​ferula gardenak, ia ikusezinak​ jartzen dira. Estetikaz gainera, ortodontzia ikusezinak baditu beste abantaila batzuk ere: lerrokagailuak erauzgarriak direnez, pazienteak ortodontzia kendu egin beharko du jateko eta hortzak garbitzeko (baldin eta lerrokagailuak gutxienez 22 orduz badaramatza egunean).

Ortodontzia-mota hauez gainera, gure ​Donostiako hortz-klinikan ​beste hortz-aparatu batzuk ere eskaintzen ditugu. ​Gure helburua ahalik eta aukera zabalena eskaintzea da​, gure pazienteek beraiek, ortodontistaren laguntzarekin, erabakiak har ditzaten bai beren beharren arabera, bai beren gustuen arabera. Ortodontzia eraman edo ez galdetzen bazara, edozein zalantza argituko dizugu.