ortodontzia-ikusezinaren-abantailak

Ortodontzian aurrerapauso handiak eman dira azken aldian. Duela urte batzuk, zeuden aukerak bracket tradizionalak baino ez ziren, eta oztopo bat zen pazienteak animatzeko, estetika edo erosotasun faktoreak zirela eta.

Horregatik, ortodontzia ikusezina izugarrizko iraultza izan zen hortzen munduan. Hona hemen zeintzuk diren tratamendu berritzaile honen abantaila ugariak; gero eta pertsona gehiago animatzen dira irribarre perfektu bat izatera!

 

Zein abantaila ditu ortodontzia ikusezinak?

Ken daitezkeen lerrokagailu gardenak dira eta neurrira egiten zaizkio paziente bakoitzari. Hortzak lekualdatzen diren heinean, zorro gardena aldatu eta berri bat ipintzen da, pixkanaka mugituz, hortzeria nahi dugun posizioan egon arte. Hauek dira dituen abantaila ugarietako batzuk:

  • Kendu egin daiteke. Aho eta hortzetako higiene egokia izaten laguntzen du eta txantxar arazoak ekidin, hortzak eskuilatzeko kendu egin daiteke eta. Gainera, horri esker, pazienteak edozer jan ahal izango du osagarriak puskatzeko beldurrik izan gabe, bracket metalikoekin ez bezala.
  • Ez da ikusten. Mota honetako ortodontzia ia ez da ikusten begiratu batean, distantzia oso motzetan baino ez baita hautematen. Beraz, beren estetika mantendu nahi duten pazienteek prozesu sotil honi esker irribarre perfektua lortu ahal izango dute.
  • Lerrokagailu gardenak paziente bakoitzarentzako daude diseinatuak, ongizatean eraginik ez duen material oso erosoarekin.
  • Erraz egokitzen da. Bracket metalikoekin ez bezala, ortodontzia ikusezinak ez du pazienteak hitz egiteko duen gaitasunean eraginik. Beraz, ortodontzia ikusezinera egokitzeko prozesua oso erraza eta sinplea da.
  • Ez du minik ematen. Ortodontzia ikusezinean ez dago ahoko zauriak eragin ditzakeen metalezko osagarririk.
  • Dentistarengana gutxiago joan behar izaten da. Zauririk ez denez sortzen eta pazienteak berak aldatzen dituenez lerrokagailuak tratamendua aurrera doan heinean, oso larrialdi gutxi egon ohi da. Dentistarengana joateko denbora gutxi duten horientzako oso mesedegarria da, beraz.

Gure Donostiako hortz-klinikan lerrokagailu ikusezinak erabiltzen dugu, eta horri esker prozesu digitalizatu oso iraultzaile bat daukagu pazienteari tratamendua egiteko. Deitu hitzordu bat nahi baduzu!