hortzetatik odol

 

Osasun periodontola funtsezkoa da bizi-kalitate ona bermatzeko​. Hortzoiak egoera onean ez daudenean, mina eta ondoeza eragiten dute etengabe eta, garaiz tratatzen ez badira, arazo larriagoak ekar ditzakete.

Pertsona batzuk uste dute normala dela hortzoietatik odola ateratzea eta ez zaiola bestelako arretarik eman behar. Gure klinikak uste hori ahaztea gomendatzen dizu, izan ere, ​ehun periodontala egoera txarrean dagoela esan nahi du​ ​hortzoietatik odola ateratzeak.

 

Zer egin hortzoietatik odola ateratzen bazaizu? ​

Periodontzian ​dentista​ aditua izanik ​Donostian​, eta hortzoietatik odola ateratzen bazaizu, nire gomendioa da dentistarengana joateko hitzordua hartzea lehenbailehen.

Dentistarengana garaiz joanez gero, gaixotasuna larriago izatea ekiditen da. ​Hasiera batean hortzoietatik odol gutxi baino ez bada ateratzen ere​, gerora gaixotasun periodontal bat ​izan daiteke​.​ ​Aipatu gaixotasuna arina izan daiteke (​gingibitisa​), edo, garaiz tratatzen ez bada, larria (​periodontitisa​); kontuan izan azken hau dela hortzak galtzeko arrazoi nagusia helduengan.

Bestalde, azken ikerketa zientifikoen arabera, gaixotasun periodontalak izateak bestelako osasun-arazo larri batzuk pairatzeko aukerak areagotzen ditu, adibidez, arazo kardiobaskularrak edo arnas sistemakoak.

 

Hortzetatik odola ateratzeko arrazoiak

Hortzoietatik odola ateratzeko motibo nagusia hortz-higiene eskasa da, bai teknikaren aldetik, bai eskuilatzeko maiztasunaren aldetik​. Ziur asko jakin badakizu egunean 3 aldiz eskuilatu behar direla hortzak eta ahoa irakuzteko produktu eraginkorra erabili behar dela. Baina, ez da nahikoa. Gomendatzen dizugu, bada, dentistarengana joatea aldian-aldian (urtean behin gutxienez) hortz-garbiketa sakon bat egin dezan.

Dena dela, izan ​badira​ kontuan hartu beharreko ​beste arrazoi batzuk​ ere:

Hortzak indar gehiegirekin eskuilatzea. ​Kontuz ibili eskuilatzerakoan egiten duzun presioarekin. Ile suabeak edo gogortasun-ertainekoak dituen eskuila bat aukera onena da arazo hau ekiditeko.

● Aurrez ipinitako ​hortz-protesiak behar bezala doituta ez egotea​.

Arazo hormonalak edo bitamina falta.