Hortzoi-irribarrea , pazienteak hortzoi gehiegi erakusten duenean da. Horren ondorioz, hortzaren zati handi bat estalita geratzen da. Hortz-piezaren eta hortzoiaren artean dagoen aldea, hainbat arrazoirengatik gerta daiteke: hortzoi gehiegi izateagatik, hortzen tamaina txikiegia izateagatik, goiko masailezurra garatzeko arazo bat izateagatik (goitik behera oso luzea denean), hozkada arazoak izateagatik, edo nolabaiteko gaixotasun periodontalengatik.
Gure Donostiako hortz-klinikan hainbat periodontzia-tratamendu erabiltzen ditugu hortzoi irribarrea zuzentzeko eta, horren arrazoiaren arabera, bat edo beste erabiliko da. Beste odontologia-teknika batzuk ere erabiltzen ditugu kasuaren arabera arazoa konpontzen laguntze aldera.
Zer da gingivektomia?
Gingivektomia hortzoi-irribarrearen arazoa zuzentzeko erabiltzen den periodontzia-teknika bat da. Hortzoiaren gehiegizko zatia apur bat murriztean datzan ebaketa bat da, hala ageriko hortzaren azalera gehiago ikus dadin.
Muki-ehunetan osasun-arazoak daudenean edo motibo estetikoengatik egiten dira. Bi kasuetan, hortzek txikiak dirudite hortzoiak estali egiten dituelako, bai hanpatuta dagoelako hortzoia bai gehiegi dagoelako.
Gingivektomia saio bakar batean eta dentistaren kontsultan egiten den teknika da. Bisturia edo laser elektrikoa erabiltzen da, eta ez du minik ematen, ezta ondoezik eragin ere pazientearengan. Garrantzitsua da praktika hau profesional batek egitea, hortzoietako ehunak behar bezala ebakitzen ez badira bestelako arazoak eragin daitezke eta.
Hortzoi-irribarrea zuzentzeko beste metodo batzuk
1. Ezpainetako kirurgia
Tratamendua hau goiko ezpaina toki egokian jartzeko erabiltzen da, oso motza izanik ezpainak ez duenean estaltzen hortzoi asko eta agerian uzten duenean. Kirurgia anbulatorio sinplea da. Hortzoi-irribarrea zuzentzeko erabiltzen da, arazoa ez dagoenean masailezurraren hezur egiturarekin lotuta, izan ere, azken honetarako ebakuntza konplexuagoa egin behar izaten da.
2. Ortodontzia
Kasu arin batzuetan, hortzak posizio okerrean daudelako izaten da hortzoi-irribarrea; ondorioz, hortzek posizio normalean baino gehiago estaltzen dituzte hortzoiak. Hortzek itxura handiagoa izateko, ortodontzia-tratamendu bat egin daiteke, hortzeria lerrokatu eta horzkada-arazoak zuzentze aldera.
3. Hortz-xaflak
Hortz-xaflak hortz-esmaltearen oso antzekoa den materialez egindako xafla finak dira. Hortzetan itsatsi eta hortzek itxura luzeagoa izaten laguntzen dute, baldin eta piezek nolabait ere narriatuta badaude edo, genetika dela eta, hortz motzak baditugu.
Hortzoi-irribarrea zuzentzean, hortzak luzatzeko erabiltzen dira xaflak, ez hortzoia oso agerian dagoelako, baizik eta hortz-piezak oso txikiak direlako.
Zalantzarik baduzu hortzoi-irribarreari edo halakoak zuzentzeari buruz, jarri harremanetan gure Donostiako odontologia estetikoaren adituarekin. Neurrira doakizun soluzio bat aurkituko dugu.