tratar-periodontitis-donostia

Paziente batzuk ez dituzte hortzak behar bezain beste edo behar den teknikaz garbitzen, eta horren ondorioz errazago pairatzen dira gaixotasun periodondolak, hau da, hortzak inguratzen eta heltzen dituzten ehunetako gaixotasunak: hortzoiaren eta hezurraren altuera galtzen da. Kontuan izan familia aldetik ere halako aurrejoerarik ere izaten dela. Tabakoak ere badu bere garrantzia periodontoaren narriaduran.

Periodontziaren Espainiako Elkarteak dio (SEPA):
“Periodontitis aurreratua da helduen artean hortzak galtzeko arrazoi nagusia.”

Periodontitisa edo piorrea gingibitis edo hortzoien inflamazioaren fase aurreratua da, eta gaixotasunak aurrera nola egiten duen ez bada gertutik zaintzen, ondorio oso larriak egon litezke hortzen osasunean.

Zerk eragiten du periodontitisa?

Periodontitisa hortzoien infekzio larria da; ehun bigunak hondatzen ditu eta hortzei eusten dien hezurra narriatu.

Infekzioaren hasieran inflamazio txiki bat agertu eta hortzoiak gorriak jartzen dira , eta bertan bakterio-plaka pilatuz joango da: lertzoa. Gaixotasunak aurrera egiten duen heinean, poltsa periodontolak sortzen dira; hala esaten zaio hortzaren eta hortzoiaren artean sortzen den hutsuneari.

Periodontotitisa ez bada tratatzen, pazienteak arrisku hauek ditu:
● Hortzoietako odol-galera
● Mina eta inflamazioa
● Hatsa
● Hortzoiak atzeratzea
● Hortz ezegonkorrak
● Hezurra galtzea gaixotasunak eragina duen masailezurretan
● Hortz-piezak galtzea

Zein da periodontitiserako tratamendua?

Periodontitisa desagerrarazteko, ehun guztiak desinfektatu behar dira eta, horretarako, hainbat teknika daude gaixotasunak duen fasearen arabera.

Kuretajea edo harraskatzea eta lisatzea

Hortz-klinikan, poltsa periodontaletan pilatutako lertzoa garbitzen da sakon. Tratamenduak ez du minik ematen eta anestesia erabiltzen da. Kasu arin edo erdimailakoetarako, nahikoa izango da profesional batek garbiketa hau egitea infekzio periodontolarekin amaitzeko.

Hala, hortzoi barruan pilatu den bakterio-plaka osoa kentzen da, baina tratamendua are eraginkorragoa izate aldera, dentistak emango dizkizun urratsak jarraitu beharko dituzu.

Kuretaje periodontala edo harraskatzearen ondoren garrantzitsuena pazienteak aho eta hortzeko higiene ona mantentzea da inflamazioa desagertu eta inolako infekziorik ez agertzeko.

Horretarako, hortzarteko eskuilak edo hortzetako haria erabiltzea gomendatzen da, baita pasta espezifikoak ere, hortzoi-arazoetarako direnak kasu, klorhexidinarekin edo gabe, infekzioaren aurkako tratamenduan laguntzeko. Infekzioak oso aurreratuak badaude,
antibiotikoak agindu daitezke infekzioa guztiz desagerrarazteko.

Segimendu bat egin ostean, hiru edo sei hilero, tratatu den zonaldeak zer nolako egoera duen ebaluatuko da, hala, pazientea nola dagoen ikusi eta dena aurrez planifikatu bezala doan egiaztatzeko.

Tratamendu kirurgikoa periodontitisa sendatzeko

Infekzioa sakon zabaldu denean, eta kuretajeak funtzionatzen ez badu, ebakuntza edo tratamendu kirurgiko periodontala egin behar da. Prozesu horretan, hortzoia kaltetutako zonaldeetatik bereizi edo goratzen da eta, horrela, behar bezala ikus dezakegu.

Hortzoia bereizita dagoenean, sustraiak garbitu eta harraskatu egiten dira zonalde osoa behar bezala ikusten dela, eta hala hortzoien azpiko lertzoa kendu daiteke. Beharrezkoa izanez gero, hezur- edo hortzoi-mentuak egin daitezke periodontitisak kalte larriak eragin baditu.

Hala, ebakuntzarekin geldiarazi egingo da periodontitisak hortzen inguruan eragin duen hezur-galera, eta pazienteak aho- eta hortz-osasuna berreskuratu ahal izango du, baldin eta hortzak maiz eta teknika egokiarekin, arretaz eta egoki eskuilatzen baditu. Ez badu ahoa zaintzen, gaixotasuna berriz agertu ahal izango da.

Zalantzarik baduzu periodontitisaren edo piorrearen tratamenduari buruz, jarri gurekin
harremanetan gure Donostiako hortz-klinikan .