Hilabeteek aurrera egin ahala, gure ahoko bakterioen jardueraren ondorioz, hondarrak kaltzifikatzen dira hortz-esmaltean. Hondarrak pilatze horri hortz-lertzoa deritzo, eta hortz garbiketa profesional bidez kentzen da.

Halabeharrez sortzen da plaka bakterianoa jan eta edaten dugunean. Geruza erdi-gardena da, eta bertan eransten dira gure ahoko bakterioak. Plaka bakterianoaren lodiera eta kaltzifikazioa ahalik eta gehien murrizteko, aho- eta hortz-osasunean aditu izaki, gogorarazten dizugu oso garrantzitsua dela egunero kalitatezko hortz-higienea mantentzea.

 

Nola jakin lertzoa dudala?

Lertzoa hortzaren kolore naturalean mimetizatu daiteke, eta ondorioz, ez da hautematen etxean begirada bat ematen diogunean ahoari. Gure Donostiako hortz-klinikara hortz garbiketa profesionala egitera etortzen diren paziente batzuk ez dakite lertzo kaltzifikatua dutenik hortz-arkuen barrualdean eta kanpoaldean edo hortzoi azpialdean (hortzoiaren azpian pilatzen denean lertzoa, poltsa periodontalak sortzen dira).

Lertzoa asko pilatzeko ezer egiten ez denean denbora luzean, hortzoi-lerroaren azpian pilatzen hasten da lertzoa, eta ahoko barne-egituretan kalteak eragiten dira. Ondorioak oso larriak izan daitezke halakorik pairatzen duenaren aho- eta hortz-osasunerako.

 

Pilatutako lertzoa kentzen dugu bi tratamendu odontologikoren bidez gure kontsultan

Klinikan hortz-garbiketa egiten dugunean, lertzoa kentzeko teknologia odontologiko

profesionala erabiltzen dugu, adibidez, gomazko leungailua eta ultrasoinu-punta.

Profilaxia (hortz-garbiketa profesionala) egin eta lertzoa guztiz kendu ahal ezin izan denean, pazienteak sustraiak harraskatzeko eta lisatzeko tratamendu bat egin behar du gaixotasun periodontala geldiarazteko.

 

Lertzoa agertzea ekidin al daiteke?

Plaka bakterianoaren eta lertzoaren arteko desberdintasuna da azken hau ezin dela hortzak eskuilatuz kendu. Lertzoa pilatzea ekiditeko, hortz-higienista batengana jo behar da hortz garbiketa profesionala egin dezan klinikan, urtean behin edo sei hilero, pazientearen ahoaren egoeraren arabera.

Zure hortzetan pilatu den lertzoa kentzeko profesional baten bila bazabiltza, Donostian ditugun hortz-garbiketa adituek soluzio eraginkorrak eskainiko dizkizute. Dei gaitzazu eta eska ezazu hitzordua. Zure zalantzak atsegin handiz argituko dizkizugu