Pinza cogiendo carillas dentales de porcelana colocadas en una mesa azul

Inork ez du nahi norberaren irribarrearen inperfekzioak ikustea. Zure hortzen kolorea, tamaina edo forma zuzentzen laguntzeko tratamendu estetiko azkarrena eta era berean eraginkorrena hortz-xaflak dira.

Irribarre hobea lortzeko gehien erabiltzen den modua bada ere, baliteke zeure buruari noizbait galdetzea nola ipintzen diren hotz-xaflak. Gure Donostiako hortz-klinikako tratamendu estetikoetako adituek azalduko dizuete nolakoa den prozesua.

 

Portzelanazko hortz-xaflak ipintzeko prozesua

Portzelanazko xaflen ezaugarri nagusia, duten estetika da. Aukera onenetarikoa da hortzaren kolorea, tamaina edo forma zuzendu nahi denean.

Portzelanazko hortz-xaflak nola jartzen diren jakin nahi baduzu, gure Donostiako Arizala Hortz Klinikan pauso hauek jarraitzen ditugu:

 

1.  Ahoaren analisia eta aurpegiaren azterketa

Lehenengo, pazienteak duen aho-barrunbearen analisi zehatz bat egiten dugu tratamenduan oztopo izan litezkeen hortz- edo hortzoi-gaixotasunik dagoen jakiteko. Pazienteak hortz tratamendu estetikoa jasotzeko baldintza guztiak betetzen dituela uste dugunean, xaflak diseinatzeko eta ipintzeko behar dugun informazio guztia bilduko da.

Aho barrualdearen eta aurpegi osoaren argazki batzuk izango dira azterketaren oinarri, horrela pazientearen aurpegi-keinu guztiak bildu eta tratamendua estetikoki bideratu ahal izango da.

 

2.  Irribarrearen diseinua

Erreferentzia guztiak bildu ostean, hortz-xaflen diseinuarekin hasiko gara tratamendua behar dutela erabaki ditugun hortzen tonalitatea hobetzeko, hortz-pieza bakoitzari tamaina perfektua emateko eta edonolako akats zuzentzeko hortzeriaren zonalderen batean. Lan hau hortz estetikan aditu den odontologo batek egin behar du emaitza iraunkorrak lor daitezen eta pazientearen beharretara egokitze aldera.

 

3.  Hortzak portzelanazko xafletarako prestatzea

Kasu gehienetan, portzelanazko hortz-xaflak ipintzeko tratatu behar den hortza prestatu egin behar da, lodiera apur bat murrizteko, hortz-piezaren azken bolumen naturalagoa lortzeko. Azaleko zizelkatze arinak ez ditu hortzak ahultzen eta ez du inolako eraginik hortzerian.

 

4.  Behin-behineko xaflak ipintzea

Kasu batzuetan, aurrez hortzak zizelkatzen direnean eta portzelanazko piezak egiten diren bitartean, behin-behineko beste xafla batzuk jartzen dira hortzetan. Azken hauekin gainera, aurrez ikusi ahal izango dugu nola geratuko diren behin betiko xaflekin.

 

5.  Fabrikazioa laborategian

Beste material batez eginda dauden horiek ez bezala, portzelanazko hortz-xaflak aurrez laborategi batean prestatu behar izaten dira. Neurrira fabrikatzen dira pazientearen hortzeriara bikain egokitu daitezen. Xaflak egin eta hortz-klinikara berriz bidaltzeko gutxi gorabehera aste  bete behar izaten da.

 

6.  Behin betiko xaflak ipintzea

Hortz-xaflak ipintzeko prozesuan, lehenik hortz-pieza oso ondo garbitu eta itsasgarri fin bat ipintzen da. Horrela, zementu edo itsasgarri nagusia hobeto erantsiko da, eta hortz eta xaflaren arteko lotura askoz ere sendoagoa izango da.

Hortz-xaflak banan-banan ipintzen dira. Xafla bakoitzaren gainean zementu itsasgarri garden tanto bat ipintzen da eta, ostera, hortzean jartzen da xafla. Guztiak ipintzen amaitzen denean, soberako itsasgarria kendu eta hortzeria behar bezala doitzen da. Azkenik, hozkada gainbegiratu eta beharrezko aldaketak egiten dira hortzeria naturalaren ahalik eta berdinen izateko emaitza.

 

7.  Azken ebaluazioa

Amaitzeko, teknikak arrakasta izan duela egiaztatzen da, eta horrela amaituko da hortz-xaflak ipintzearen prozesua. Pazientea bere egunerokora itzuli ahal izango da normaltasun osoz eta bere irribarrerik onena erakutsi klinikatik atera bezain pronto.

 

Portzelanazko hortz-xaflak nola jartzen diren azaldu ostean, ez duzu aitzakiarik gu ez bisitatzeko eta zure irribarre onena erakustea ekiditen dizkizuten inperfekzioak zuzentzen hasteko. Jarri gurekin harremanetan eta eskatu hitzordua gure hortz estetika aditu batekin. Zure zain gaude!