Prótesis dental removible junto a un vaso con cepillos dentales en su interior

Funtsezkoa da hortz-protesiak nola garbitu behar diren jakitea, txukun mantendu eta aho eta hortzetako osasun ona lortu ahal izateko, ken daitezkeen protesiak edo finkoak direla. Pieza artifizialak izaki, hortz-protesietan janari-hondakin eta plaka gehiago pilatzen dira hortz naturaletan baino; beraz, higieneak zorrotzagoa izan behar du.

 

Nola garbitu ken daitezkeen hortz-protesiak?

Kendu daitezkeenez, atera egin behar dira higienizatzeko.

1.  pausoa Eragin uretan

Lehenengo, hezetu ken daitekeen hortz-protesia ur epelarekin janari-hondakinak kentzeko, eta eragin uretan. Garrantzitsua da pauso hau otordu bakoitzaren ostean gauzatzea, plaka bakterianoa ez txertatu eta lertzo-geruza bat sortu ez dadin.

2.  pausoa Eskuilatu

Jarraian, ken daitezkeen hortz-protesiak eskuilatu egin behar dira. Egunean hiru aldiz, otordu bakoitzaren ostean, funtsezkoa da zorrotz garbitzea hortz-eskuila batekin, gogortasun ertaineko ileak dituen batekin, txertatu diren partikulak desagerrarazteko.

Kontuan izan behar da hortzordeetan mugimendu bortitzak eginez gero, hondatu egin daitezkeela; beraz, egin mugimendu suabeak eta kontu handiz.

Ez ahaztu hortzoiak eta hortz naturalak ere garbitu behar direla gogortasun ertaineko hortz eskuila batekin eta hortzetako pasta apur batekin, bestela, nahi ez ditugun infekzioak ager daitezke. Garrantzitsua da baita ere noizean behin kolutorio bat erabiltzea.

3. pausoa Desinfektatu

Badira uretan disolbatzen diren hortz-protesiak garbitzeko pastillak eta sakon garbitzen dituztela esan daiteke eta, neurri batean, baita desinfektatu ere. Horrelako produktuak egunean behin erabiltzea gomendatzen da, batik bat gauean, garbiago eta distiratsuago mantentzen laguntzen baitute. Gainera, nahiago izanez gero, pastillak goizean erabil ditzakezu, 10 eta 30 minutuz, gosaltzen edo dutxatzen ari zaren bitartean, adibidez. Baina ez utzi inoiz protesia gau osoa uretan, protesiaren garbiketa edo desinfekzioa nahasi daiteke eta.

Funtsezkoa da uretan eragitea ahoan berriz sartu baino lehen, hondakinik irentsi ez dezazun.

 

Nola garbitu hortz-protesi finkoak?

Hortz-protesi finkoak ez dira ken daitezkeenak bezala garbitzen, finkoak pazientearen ahoan finkatuta daudelako. Kasu honetan, hortzeria naturala garbitzeko modu antzekoa erabiltzen da, baina halabeharrez trinkoago egin behar da garbiketa.

Hortz-protesi finkoak garbitzeko ahoko eskuila eta hortzetako pasta erabiltzeaz gainera, hortzetako haria edo hortzarteko eskuila bat behar da iristea zaila den leku horietara ailegatzeko. Errutina hau gutxienez egunean bi aldiz egin behar da hortz-protesi finkoak garbi mantentzeko. Egunean hiru aldiz eskuilatu ahal badituzu hortzak, otordu bakoitzaren ostean, hobeto.

 

Ez dakizula nola garbitu hortz-protesiak? Zatoz gure Donostiako hortz-klinikara eta ahoa, hau da, hortz naturalak garbitzeaz gainera, hortz-protesiak behar bezala nola garbitu erakutsiko dizugu. Zure zain gaude!