judizioko-haginen-ebakuntza-ostea

Hortz kliniketan oso ohikoa da judizioko haginak ateratzea, baina hala ere, pazienteen artean ez da kezka gutxien sorrarazten dituen ebakuntza. Judizioko haginak 17 eta 25 urte bitartean agertzen dira, eta batzuetan 30 urterekin ere ager daitezke. Gero, ez dute bultza gehiago egiten.

Askotan ez da arazorik izaten, baina batzuetan harrapatuta gertatzen dira partzialki edo guztiz hortzoiaren azpialdean.

Hori gertatzen da ateratzeko adina leku ez duten haginak direlako, egun dugun dietan ez ditugulako erabiltzen. Gizakiaren eboluzioaren ondorioz, gure masailezurrak txikitu egin dira.

Judizioko haginak ateratzeak ez du zertan beti min emten, baina ondoezen bat sentituz gero ezinbestekoa da zure dentistarengana joatea lehenbailehen. Medikazioa eman eta hagina atera behar den edo ez esango dizu. Garrantzitsua da jakitea mina edukita ere ez dela beharrezkoa judizioko haginak ateratzea. Batzuetan guztiz atera eta ahoan behar bezala lerrotuta geratzen dira.

Jakin nahi al duzu nolakoa de judizioko haginak ateratzeko ebakuntza ostea? Gure Donostiako hortz-klinikan guztia kontatuko dizugu. Zatoz!

 

Nolakoa da judizioko haginen ebakuntza ostea?

Judizioko haginak ateratzeko ebakuntza osteak kezkatzen bazaitu, adi hurrengo aspektu hauei:

  • Zure hortzoietatik odola badario, ipini gaza garbi bat zaurian eta egin kosk 10 edo 15 minutuz. Ez garbitu urez edo ez oheratu odola eten arte.
  • Hagina atera den zonaldea hanpatuta badago, ipini izotza eta egon eserita, eta etzan egin behar baduzu, goratu burua kuxin batzuen laguntzarekin.
  • Ekidin jaki oso beroak, beroak arteriak dilatatu eta kirurgiako zauri txikitik odola atera daiteke eta. Saiatu hortzetan itsatsita geratzen diren elikagaiak ere ez jaten, ezta haziak, intxaurrak, arroza edo krispetekin zerikusia duen ezer ere.
  • Onena elikagai bigunen, epel edo hotzen dieta jarraitzea da, batik bat lehenengo 24 ordutan zehar.
  • Zaindu arreta handiz zure ahoko higienea. Hortzak eskuilatzean, saiatu zauria ez ukitzen eta ez garbitu ahoa dentistak aholkatu ez dizkizun soluzioekin.
  • Saiatu ez erretzen, bereziki ebakuntzaren ondorengo bost egunetan.
  • Zure odontologoak analgesikoak eta antibiotikoak aginduko dizkizu edonolako arazoak ekiditeko. Jarraitu ematen dizkizun aholkuak eta azkar eta behar bezala sendatuko zara!
  • Ez egin kirolik ebakuntza ondorengo 3 edo 4 egunetan, edonolako kalteak ekiditeko.

Judizioko haginak ateratzeko ebakuntza ostearen prozesuan, pazientzia apur bat izan beharko duzu, normala da eta inflamazioren bat izatea eta, batzuetan, baita hematomaren bat ere; baliteke gainera odol apur bat ere ateratzea. Kontsultan ematen ditugun botika antiinflamatorioei esker, zonaldea hanpatzea ekiditen da, eta beraz, baita ondoezak izatea ere. Aste bete behar izaten da guztiz sendatzeko, baina 48 ordu ondoren gutxi gorabehera gero eta ondoez gutxiago sentituko da.

Judizioko haginak ateratzea ahoko kirurgia ohikoenetakoa bat da, baina min gogorra izanez gero, sukarra edo presioa eginda ere odolak ateratzen jarraitzen badu, zoaz zure odontologoarengara arazorik ez dagoela egiaztatzeko ebakuntza ostean zehar.