Eguberri-mahaia, Gabonetako dekoratuekin eta ahozko higiene-tresnekin.

Gabonetan ospakizunak, topaketak eta deskonexioak dira nagusi, eta nahitaez horrek guztiak gehiegikeriak dakartza, osasunaren kalterako, eta are gehiago hortzetarako.

Gure Donostiako hortz-klinikatik, aho eta hortzen osasunaren aditu izaki, Gabonen ostean dentistarenera joatea gomendatzen dizuegu egun horietan izaten ditugun ohitura txarrak ez daitezen izan zure ahoaren osasunean kalteak eragitearen arrazoi.

 

Gabonen arriskua hortzetarako

Iritsi da abendua eta argiak pizten dira, gabon kantak entzuten dira eta guztiok egiten dugu topa aurten ere egun berezi hauetan. Alkohola eta Gabonetako gozoak kontsumitzean, azukre asko dutenez, txantxarra agertzeko eta hortzetako sentsibilitatea areagotzeko arriskua dago. Gainera, turroi oso gogorrek hortz-pieza ahulenetan hausturak eragin ditzakete. Berdin gertatzen da itsaskiekin, askotan elikagai hauek hortzekin irekitzen direlako, horrek eragin dezakeen kaltea kontuan hartu gabe.

Gabonak hortzek gehien sufritzen duten garaia dira, izan ere, errutina guztiz aldatzen da, eta horrekin batera baita eguneroko eskuilatze-ohiturak ere. Egun osoa etxetik kanpo egotean eta ia jateari utzi gabe, aho eta hortzetako higienea alde batera utzi eta hortzek ohi baino gehiago sufritzen dute.

 

Gabonen ostean dentistarenera joatearen garrantzia

Gabonak ondoren dentistarenera joatea ezinbestekoa da ahoaren balorazio osoa egin eta egun berezi hauetan hortzetan eragin litezkeen kalteak ebalua ditzan. Gure Donostiako hortz-klinikan 6-12 hilabetez behin hortz profilaxia sakona egitea gomendatzen dugu, hortzetan eta hortzen arteko hutsuneetan pilatutako plaka bakterianoa kenduz hortzoietako edonolako gaixotasun eta txantxarra agertzea ekiditen delako.

Kontuan hartuta txantxarrak eragindako infekzioetako asko Gabon garaian sortzen direla, urtarrilean tratamendu ugari egiten dira, enpaste eta berregituraketak kasu. Odontologia kontserbatzailearen teknika hauek erabiltzen dira txantxarra pulpa-barrunbera oraindik iritsi ez denean, eta kaltetutako gunea hortz natural osoan eragin gabe garbitzea dautza. Gero, hutsunea material batez zigilatzen da, hortzaren estetika eta funtzionalitatea jatorrizkoa berreskuratzeko guztiz.

 

Ez utzi Gabonen bizitasunak eta ilusioak zure osasuna kalte dezan. Zaindu zure aho eta hortzetako higienea egun hauetan zehar eta ez ahaztu dentistarenera joatea oporren ondoren, orain jakin badakizu eta zein garrantzitsua den. Gure Donostiako Klinikan atsegin handiz hartuko zaitugu!

Gabon zoriontsuak izan eta urte berri on!