muelas del juicio sobre una mesa

Judizioko haginak ateratzea ohiko tratamenduetako bat da hortz-kliniketan. Gure Donostiako Hortz Klinikan adituak gara horrelakoak egiten eta horregatik, judizioko hagina atera ondoren jarrai ditzakezun zaintzak zer nolakoak diren adierazi nahi dizugu, zauria behar bezala orbaindu dadin eta zer egin jakin dezazun nolabaiteko ondoezak izanez gero.

 

Zure odontologoak adierazten dizkizun urratsak jarraitzearen garrantzia

Judizioko hagin bat atera ondoren zein zaintza egin behar duzun zure pieza atera duen ahoko kirurgian aditua denak adieraziko dizu. Bera baita zure kasua sakon aztertu duena eta berak baitaki zehatz-mehatz nola dagoen zauria ebakuntzaren ostean.

Lehenengo egunetan zehar zalantzarik baduzu, gurekin jar zaitezke harremanetan arazorik gabe; zu lehenbailehen osatzeko prozesuan gidatuko zaitugu.

Hauek dira urrats edo zaintza ohikoenak:

 

Egin presioa gaza batez

Ebakuntza amaitu ostean, zauriaren gainean gaza bat ipiniko da, kosk egin eta zaurian presioa egin dezazun. Gerta litekeen odol-galtzea ekiditen lagunduko dizu.

Ordu beteren ostean, odola galtzen jarraitzen baduzu, aldatu gaza eta hala ere, ez bada geratzen, joan klinikara eta irtenbideren bat bilatuko dugu.

 

Zer egin dezakezu behin anestesiak eragina galtzen duenean?

Anestesiak 3 orduz kontrolatzen du mina, gutxi gorabehera. Denbora hori igarota, nolabaiteko minik sentituz gero, ibuprofenoa hartzea gomendatzen da.

 

Medikamentuak

Zure kirurgialariak medikamenturen bat agindu badizu, litekeena da antibiotikoak eta antiinflamatorioak izatea. Oso garrantzitsua da agindutakoa hartzea adierazitako jarraibideak errespetatuz.

 

Hartu atseden

Judizioko hagina atera ondoren, pazienteei gehien harritzen dien zaintza ahalegin fisikorik ez egitea da.

Oso garrantzitsua da atseden hartzea eta ariketa fisikorik ez egitea kontaktu fisikoko kirolak badira (futbola, saskibaloia, errugbia, etab.), ezta korrika egitea ere, hagina atera eta hurrengo egunetan; izan ere, halakoek ez dute laguntzen zonaldean hantura gutxitzen.

Lo egiterakoan, funtsezkoa da baita ere burua apur bat goratuta izatea.

 

Ez jan hagina atera ondorengo lehenengo orduetan.

Ebakuntza ondorengo lehenengo orduetan hobe da ez jatea. Elikagaiek zauria kutsatzeaz gainera, anestesiak zure ahoa lokartuta utziko du eta ez zara konturatuko kosk egiten badiozu zure buruari. Hurrengo egunetan, saiatu elikagai oso beroak, gogorrak edo itsaskorrak ez jaten.

 

Saiatu ez eskuilatzen zonaldea lehenengo egunetan

Zure hortzak eskuilatu ditzakezu, baina ateratako haginaren zonaldea ekidinez. Ateratzearen ondoren jarraitu beharreko zaintzen artean garrantzitsuenetako bat zauria garbi mantentzea da. Gainerako hortzak bezala eskuilatu ezin denez, klorhexidinala duten kolutorioekin garbitzea gomendatzen da. Hala, desinfektatuta egongo da.

 

Ez erre eta ez edan alkoholik

Substantzia hauek oso kaltegarriak izan daitezke prozesurako. Medikamentuak hartuko dituzunez, alkohola edatea debekatuta dago. Gainera, tabakoak zauriaren orbaintzea zailtzen du eta sendatze-prozesuan eraginak suma litezke ; beraz, ahalik eta gutxien erre beharko litzateke.

 

Judizioko hagina atera ondorengo zaintzei buruz zalantzarik izanez gero, gurekin jar zaitezke harremanetan. Donostian gaude zu laguntzeko prest. Dei gaitzazu!