jornadas cientificas donostia

Joan den abenduaren 11n  Zientzia Jardunaldietara joan nintzen, Gipuzkoako Haginlarien Elkargoak antolatutakoetara, eta bertan Odontologiaren inguruko hainbat gai landu ziren.

Bereziki interesgarria iruditu zitzaidan Fernando Loscos doktoreak jorratutako gaia: “Hortza atera osteko berehalako inplanteak”. Hortz-inplanteei buruzko ikastaro eta kongresu guztietan lantzen den gaia da, batik bat berehalako kargarekin lotuta badago.

Berehalako hortz-inplanteak esaten zaie kaltetutako hortz-pieza bat atera eta berehala jartzen diren horiei. Horiei esker, ebakuntza kirurgiko gutxiago egin behar izaten dira eta tratamenduek gutxiago irauten dute. Kontuan izan behar da, hala ere, ezin direla kasu guztietan egin.

Hurrengo artikuluan, informazio guztia aurkituko duzu hortzak atera eta berehalako inplanteei buruz.