implantes-cortos

Paziente askori hagin bat edo batzuk falta zaizkie​ masailezurraren barrualdean. Gainera, askotan urte asko pasa izaten dira pieza horiek falta zirenetik; bada, hezurraren altuera eta zabalera murriztu egiten da denborarekin, hau da, atrofiatu egiten da. Horren ondorioz, inplanteak ipintzeko zailtasunak topatzen ditugu.

Ken daitekeen protesi bat urte askotan zehar eraman bada eta ondo egokituta ez egoteagatik askotan mugitzen bada, hezur dezente galduko da.

Azken 30 urteetan, masailezurra handitu izan da inplanteak ipini ahal izateko. ​Oro har, hezur autologoen mentuak egin dira, hau da, norberaren hezurrekin egiten diren mentuak. Masailezurreko beste zonalde bateko hezurra hartzen da, adibidez, kokotsekoa edo gorantz doan adarrekoa, eta inplanteak egin behar diren lekuan ipintzen dira, normalean, atzealdeko haginetan. Kalota edo burezurretik ere har daiteke hezurra.

​Beste aukera bat​ ​hezur artifizial partikulatua birsortzea da, kolageno, titanio edo goretex-ezko mintzekin lotuta. Alabaina, beheko masailezurra oso gogorra denez (kortikala) mentua bertara lotzea oso zaila da.  Goiko masailezurrean, berriz, errazagoa da mentuak eranstea, hezurra harroa delako, baso eta nerbioak hazten diren barrunbe txikiez beteta dagoelako (hezurra sortzen da).

​Kontuan izan behar da, gainera, masailezurraren barrualdean beheko hortz-nerbioa dagoela eta ezin dela ukitu; beraz, erabil dezakegun hortz-altuera txikia da.

implantes-dentales-cortos-donostia

Gaur egun arazo hau​ ​inplante motzekin konpontzen da. Inplanteen gainazala asko hobetu denez, hezurrera tinko lotzen dira. 8,5 mm-ko, 7,5 mm-ko eta 6,5 mm-ko altuera duten inplanteak erabiltzen ditugu, baita 5 mm-koak ere, gure kasuei irtenbidea emateko. Inplante estramotzak. Inplanteak finkatzeko gainazal ona izateko, ohiko inplanteak baino zabalagoak izan behar dira. 4,5 mm, 5 mm, 5,5 mm edo baita 6 mm-ko zabalera ere izan ohi dute. Batzuetan zabalera altuera baino handiagoa da.

Egiaztatu da hortzaren indar gehiena inplantearen lehenengo 3 edo 5 mm-tan jasaten dela; beraz, ​iraupena eta hezur-maila berbera dute inplante motz eta estandarrek (10 mm edo gehiagokoak).

Hortzaren koroa inplantea baino handiagoa ezin zela izan uste zen garai batean, baina gaur egun onartzen dira inplanteen bikoitza edo handiagoak diren koroak.

Inplante motz hauek, koroak lotaraziz elkartzen baditugu, hortz indibidualek baino gehiago iraungo dute.

​Modu horretan ez da​ ​hezur bertikala birsortu​ behar izango masailezurraren barrualdean inplanteak jarri ahal izateko. Inplante motzei esker, bada, kirurgia motzagoa eta arinagoa da, ebakuntza-ostea askoz eramangarriagoa eta prozesua merkeagoa.