curso-casos-complejos

Arturo LLobel doktoreak, Pennsylvaniako Unibertsitatean ikasitakoak (UPenn) eta Madril eta Valentzian unibertsitate-irakasle denak, bere ikuspuntua agertu zigun egoera konplexuei irtenbidea emateko.

Ahoa Errehabilitatzeko hainbat kasu oso interesgarri azaldu zituen. Inplanteekin, hortz natural eta inplanteen gaineko koroekin eta hortzoietako kirurgiarekin ahoaren zati handi bat aldatu zaien pazienteez jardun zen.

Kasu bakoitzean behar izan zen hezur-birsorkuntzari eta mentu-motei buruz hitz egin zuen. Gainera, protesi-material desberdinak (zirkonioa, zirkonio-portzelana edo metal-zeramika) zer iruditzen zaizkion azaldu zuen. Ikastaro interesgarria izan zen, oro har.