smile-project

Maiatzaren 27an, ostiralean, Hortz Estetikari buruzko I. Odontologia topagunea (“Smile Project”) antolatu zuen Iruñean Nafarroako Odontologo eta Estomatologoen Elkargoak. Hara joatea erabaki nuen hortz-estetika interesatzen zaidalako, gure Klinikan egiten ditugun tratamendu guztietan funtsezko aspektua izaki.

Ikastaroa Ricardo Pérez Ramírez doktoreak eta Andrade eta Ramírez protesigileek zuzendu zuten, Colombiako Pereira hirikoek. Kolonbian, Venezuelan eta beste herrialde latinoetan bezala, garrantzi handia ematen zaio estetikari, bai hortzen estetikari bai kirurgia estetikoari oro har. Ez dute gure ikuspegi bera, horregatik nire jakin mina.

“Zeramikazko Lenteak” deritzenei buruz hitz egin zuten; urteetan zehar egin ditugun portzelanazko xaflak dira, baina zertxobait finagoak. Berez, helburua hortza ahalik eta gutxien moldatzea da, esmalte pixka bat edo batere ez prestatuz. Hala ere, ez dago behar bezala definituta zein de Zeramikazko Xaflaren (berez, oso fina) eta Zeramikazko Lentearen arteko desberdintasuna. Dena dela, biak konbinatu daitezke.

Zeramikazko Lenteak hortzen forma eta kolorearen estetika hobetzeko erabiltzen ari dira aurrealdeko goiko zonaldean.

Baina lenteak ez dira erabiltzen soilik letagin batetik besteraino (6 pieza). Eskuineko bigarren aurreko haginetik ezkerreko bigarren aurreko haginera arte ere erabiltzen dira, hau da, goiko 10 piezen artean; irribarre egiten dugunean gehien erakusten direnak dira.

carillas-escayola-blanca

Horretarako, hortzak ixteko edo kosk egiteko modua zehatz-mehatz aztertu behar da. Zeramikazko xafla oso fin eta hauskorrak direnez, hortzak asko estutzen badira eta bruxismoagatik nahiko higatuta badaude, hautsi egin daitezke.

Onena pazientea bruxista ez izatea da, hau da, pazienteak hortzak ez karraskatzea, eta irtengune bat egotea, alegia, hortz guztiekin batera kosk egitean tarte txiki bat egotea goiko eta beheko hortzen artean aurretik atzeranzko norabidean. Horrela, zeramika ez da hainbeste hondatuko eta pronostiko hobea izan eta gehiago iraungo du.

Euren herrialdeko estetikaren kontzeptuari dagokionez, azaldu zuten xafla finekin edo zeramikazko lenteak aplikatzen diren tratamenduak batik bat emakume gazteek egiten dituztela, baina baita hain gazte ez diren emakume nahiz gizonek ere.

Paziente batzuk berezko kolorea duten hortzak nahi dituzte, hau da, hortz berean hainbat tonalitaterekin, Europako joeraren antzera.

carillas-boca

Horrelako hortzek xehetasun desberdinak dituzte sustraiaren inguruan, hortzaren gorputzean edo ebakuntza-ertzean. Baina izan badira pazienteak hortzak guztiz zuri-zuri nahi dituztenak, goikoak zein behekoak. Erregina edo Miss hortzak esaten diete. Estatu Batuetan ere asko gustatzen zaizkie hortz-mota horiek; zabalagoak eta handiagoak dirudite oso zuriak direlako. Halako naturaltasuna emateko, laborategian izugarri landu behar izaten da forma, apur bat luzeagoak eta hain artifizialak ez iruditzeko.

Hortzak prestatzeko teknikari buruz ere hitz egin zuten, inprimatzeak nola egin azaldu eta xaflak nola itsatsi adierazi. Ikastaro oso interesgarria izan zen beste ikuspuntu batzuk ezagutzeko.