relacion-ortodoncia-periodoncia

Ikastaro honetan periodontziaren eta ortodontziaren arteko loturaz hitz egin genuen, hau da, hortzoien egoerak ortodontzia-tratamenduan duen eraginari buruz eta alderantziz, ortodontziak hortzoietan duen eraginari buruz, hobetzeko edo okerrera egiteko, kasuak kasu.

Konferentzia helduen ortodontziari buruz jardun zen bereziki, baita mugimendu ortofoniko berezi jakin batzuei buruz ere.  Gai interesgarri horri buruz entzun ondoren, zera azpimarratu nahiko nuke:

Helduen ortodontzia

Hortzoien egoeraren garrantzia

ortodoncia-adultos

Gero eta heldu gehiagok behar dute ortodontzia-tratamendu bat; paziente helduen %25 eta %50 artean dago ehunekoa, kontsulten arabera. Heldu bat tratatu ahal izateko, pazienteak ez du gaixotasun periodontalik izan behar, hau da, hortzoiak ez dira handituta egon behar, gorrixkak, edo ez zaio odolik atera behar.

Hortzen posizioa hobetzeko, diagnostiko bat egin eta zein mekanika erabiliko den eta tratamendua zenbat denborakoa izango den erabaki behar da, kontuan izanda pieza bakoitzak zer nolako egoera periodontala duen. Horretarako, hortzaren inguruko hortzoia zundatzen da eta, odoldun poltsa sakonen bat egonez gero, tratamendu periodontala egingo da hortzoiak garbitzeko. Une horretan erabakiko da piezaren bat atera behar den edo ez. Gainera, dauden txantxarretan enpaste bat ipiniko da.

Azkenik, hortzoien osasuna zaintzea funtsezkoa denez, pazienteak arretaz eta behar bezala eskuilatuko ditu hortzak hortzarteko eskuila eta guzti eta kontsultan ahoko garbiketak egingo dira profesionalak adierazten duen bezain beste.

Ortodontzia batekin hasteko, hortzoiak arrosak eta garbiak izan behar dira, nahiz eta aurrez altuera galdu izan.

Paziente periodontalen ortodontziaren ezaugarriak

Horrelako tratamenduak helduengan egiten badira, eta bereziki paziente periodontolak badira, hau da, hortzoiak handitzeko joera dutenak, arriskua dago hortzoiek hortzekiko atzeratzeko. Sustrai gehiago ikusiko litzateke: hortzoiaren atzerapena da.

Hortzoia txikitzeko arriskua gutxitu daiteke, baldin eta:

  • Hortz eta hortzoien higiene ona izanez gero.

  • Atzeko haginetan banden ordez bracket-ak ipintzen badira hortzoia ahula denean.
  • Hortz-arkuak jatorrian zuen forma ahalik eta gehien mantentzen bada, zabaltzen ez duten arkuak erabiliz.
  • Batzuetan, beheko ebakortzetan hortzoi-mentuak egiten dira tratamenduarekin hasi baino lehenago.

Horrelako kasuetan, tratamendua planifikatu eta hortz-mugimendu gutxi egin behar da. Errealistak izan behar gara, eta irribarrea eta hozkada hortzoiak arriskuan ipini gabe hobetu behar da.

Hileroko azterketetan higienea eta hortzoien egoera kontrolatu behar da, eta odolik ateratzen ez zaiela egiaztatu. Tratamenduan zehar ahoa bi hilabetez behin garbituko dugu kontsultan, arin edo sakon. Ortodontzia-aparatua eramaten den bitartean, urtean hiru erradiografia azterketa egitea komeni da.

Ortodontzia-mugimendu bereziak

movimientos-ortodoncicos-especiales

Hortzoietan eragina duten arazoak konpontzeko ortodontzia erabiltzen den kasuez ari gara.

Aurrealdeko hortzak abaniko gisa

Oro har, atzealdeko ahokadura kolapsatuta dagoelako gertatzen da: aurrealdeko hortzek gainkarga jasaten dutenean, atzealdeko haginak huts egiten hasten dira, txantxarren ondorioz hortzak atera direlako edo, hortzoien egoera txarra dela eta, haginak mugitu eta inklinatu egiten direlako.

Eta gainera, aurrealdeko hortzoiak ahulak badira, aurrealdeko hortzen artean hutsuneak agertzen hasi eta abaniko gisa zabalduko dira. Hortz horiek jasaten dituzten kargak ez datozenez norabide egokitik, hortzak gero eta gehiago zabalduko dira eta galtzeko arriskua ere egon liteke gehiegi mugitzen badira.

Horrelako kasuetan, lehenengo hortzoiak tratatu behar dira eta, gero, ortodontziarekin atzealdeko haginak eta aurrealdeko hortzak zuzendu. Halaber, inplanteak jarri beharko dira pazienteak atzealdeko hortzekin behar bezala kosk egin dezan eta aurrealdeko hortzek gainkargarik jasan ez dezaten. Hortzoi asko galdu eta sustrai asko ikusten denean, batzuetan, portzelanazko xaflak ipintzen dira aurrealdeko hortzetan horrez guztiaz gain. Prozesu honen ostean, irribarrearen aldaketa sekulakoa izango da.

Hortz-estrusioa

Hortz bati tira egitean datza, gehiago ikus dadin. Horretarako bracket-ak eta ortodontzia-arku malgu bat erabil daiteke. Helburu hauek lortu nahi dira:

  1. Hortz gehiago ikusaraztea, adibidez, hautsita izanik, hortz-kopuru gehiago behar bada koro edo portzelanazko xafla bat ipintzeko. Horrelakoetan, estrusio azkarra egingo da, hau da, 1 mm-koa, bi astez behin. Nahi dugun altueran egotea lortzen dugunean, egonkortu egingo da hilabete batez ezer egin gabe, zorroa ipini, berregin edo erabaki dugun hori egin baino lehen.
  2. Hortzoiaren eta hezurraren altuera areagotzea, estruitzen den hortzak berarekin eramaten dituelako. Askotan, atera behar izaten den sustrai bat izaten da, baina hortzoi eta hortz gehiago sortzeko erabil dezakegu, ondoko hortzen berdinak lortzeko eta gero inplantea ipintzeko. Horrelakoetan, estrusio motela egingo da, hau da, 1 mm-koa hilean. Hezurra egonkortzeko denbora bat utzi behar da inplantea ipini baino lehen. Hortz bat estruitu ahal izateko, hortzoia osasuntsu egon behar du, hortza edo sustraia infekziorik gabe eta higiene on bat izan, dentistarengana joateko denbora izateaz gainera.

Hortz-intrusioa

Ortodontzia bidez hortz-pieza bat sakonago sartzean datza. Estrusioa baino gutxiago erabiltzen da, intrusioetan sustraiak birxurgatu eta, beraz, txikitu egin daitezkeelako. Honelako kasuetan erabiltzen dira:

  1. Hortzoi irribarrean. Irribarre egitean, hortzoi asko erakusten dugunean. Hortzak barrurantz sartzeaz gainera, hortzoia txikitu egingo da. Askotan, hezur-kirurgia egiten da, hezurraren altuera murriztu eta hortzoia egokituz gutxiago ikusi ahal izateko.
  2. Aurrealdeko hozkada irekian. Goiko eta beheko aurrealdeko hortzak elkar ukitzen ez duten kasuak dira. Atzealdeko haginek behar baino lehen elkar ukitzen dutelako gertatzen da. Horrelakoetan, goiko haginak intruitzen dira. Mihiaren ohiturak hori eragiten ez duela egiaztatu behar da lehenik, hau da, irensterakoan, mihia goiko eta beheko ebakortzen artean jartzen ez dela. Intrusio bat egiteko, hortzoiak osasuntsu egon behar dira eta ez da odolik atera behar hortzoietatik.