Hortzetako fluorosia: kausak eta tratamendua

Ziurrenik entzun edo irakurri duzu askotan hortzetako pastako, edo egunero erabiltzen duzun kolutorioetako, osagai onenetako bat fluorra dela, esmaltea birmineralizatuz, iraunkorragoa bihurtu eta txantxar-infekzioak izateko arriskua murrizten duelako.

Hala ere, hortzak garatzen ari direnean fluor gehiegi badago hortzetako esmaltean, baliteke fluorosia deritzon gaixotasuna agertzea.

 

Zer da hortzetako fluorosia eta nola sortzen da?

Odontologian hortzetako fluorosia esaten diogu esmaltea garatzean sortzen den aldaketa prozesuari, zeina fluor gehiegi egoteagatik agertzen den, hortz-piezak hazten eta garatzen ari direnean.

Ezaugarri nabarmenena da orban zuri opakuak agertzea behin betiko hortzen gainazalean.

Fluorosi kasu gogorrenetan zimurrak ager daitezke esmaltean, baita orban ilunak ere, marroiak edo horiak.

Donostian odontopediatrian aditu izaki, haur eta nerabeak etortzen dira kontsultara eta batzuetan ez dakite zergatik ateratzen zaizkien orban zuriak hortzetan.

Kasu horietan, faktore komun bat egon ohi da: haurtzaroan fluor gehiegiren eraginpean egotea helduentzako diren hortz-higiene produktuak erabiltzeagatik edo parafarmaziako osagaiak kontsumitzeagatik aurrez odontopediatrarekin kontsultatu gabe, hala nola, fluorra duten goxoki txikiak.

Fluorisia pairatzeko aukera gehiago dute baita ere uretan 1,5 ppm baino haratago doazen fluor parametroak dituzten zonaldeetan bizi diren pertsonek.

 

Hortzetako fluorosirako tratamendua

Hortzetako fluorosia duten pazienteei aplikatzen zaizkien tratamendu guztien helburua da irribarrearen estetika moldatzea.

Kasuak duen larritasunaren arabera, hortz-esmaltearen orban zuri, hori edo marroiak zuzendu ahal izango ditugu hortzak zurituz edo hortz-xaflak ipiniz. Orbana txikia bada, batzuetan nahikoa da orbanaren zonaldea apur bat higatzea eta enpaste ez oso sakon bat egitea hortzaren kolore bera duen konpositearekin.

Kasu arinenak klinikan egiten den hortz zuritze profesionalarekin tratatu daitezke, orban zuria disimulatu eta beste hortzek duten tonalitatea argituz.

Hortzetako fluorosi larria bada, berriz, hortz-xaflen tratamenduak balio dezakeen aztertuko da, orbanari jatorrizko hortzaren forma eta tonalitatea imitatzen duen material gogorrezko mikroxaflak erantsiz.

Irribarrearen estetika norberaren itxuraren oinarrizko alderdia da. Konfiantzaz hitz egiten dugu, konfiantzaz jan eta barre, gure hortzen itxurarekin seguru bagaude. Hortzetako fluorisiari buruz zalantzarik izanez gero edo zure kasua ebalua dezagun nahi baduzu, dei iezaguzu! Atsegin handiz hartuko zaitugu gure Donostiako hortz-klinikan.