urradura-hortza-arrabotaketa-zakarra

Hortz-urradura hortzen azalera pixkanaka higatzean datza, eta gerora hortz-esmaltea gehiago edo gutxiago galtzen da. Askotan, hortzak indar gehiegirekin eskuilatzeagatik edo beste ohitura txarren ondorioz eragiten da.

Oro har, hortzak urratzea ekiditeko onena halakorik eragiten dituzten ohitura txarrekin amaitzea da, baina hortzak oso urratuta daudenean, hainbat hortz-tratamendu proposatu diezazkizukegu gure hortz-klinikan.

 

Hortz-urraduren arrazoiak

Hortz-urraduren arrazoi nagusia praktika desegokiak izan ohi dira eguneroko aho-higienean, adibidez, indar gehiegiz eskuilatzea, horrek hortz-esmaltea pixkanaka hondatzea dakar eta. Hortz-piezetan indar gehiegi egitea edo ile oso gogorrak dituzten hortzetakoak erabiltzea ere hortz-urraduraren arazoa areagotzen duten eskuilatze-teknika txarren adibideak dira.

Hortz-urraduren arrazoi izan daitezke baita ere azazkalak jatea, etengabe ahoan objektuak izateko ohitura, hortzen artean janari-hondakinak kentzeko zotzak erabiltzea edo botilak irekitzeko tresna gisa hortzez baliatzea.

 

Hortz-urradurarako tratamendua

Hortz-urradurari eraginkor aurre egiteko, dentistarengana joan behar da arazoa identifikatu eta neurrira datozkizun soluzioak bila ditzan.

Hortzak oso urratuta daudenean, beste arazo batzuk egon litezke:

Hortzen hipersentsibilitatea

Hortz-esmaltea galtzen denean, hipersentsibilitatea areagotu egiten da eta ondoeza edo mina ere eragin dezake pazientearen ahoan. Ondoeza hori arintzeko, garrantzitsua da hortzen sentsibilitaterako tratamendu espezifikoak egitea, adibidez, hortzetako pasta edo kolutorioak erabiltzea, eta hortzen egitura konpontzea konposite erretxinarekin, hau da, enpaste zuri edo arrosekin.

Hortzoiak atzeratzea

Ohiko da hortz-urradurek hortzoiak atzeraraztea edo beste arazo periodontal batzuk eragitea, eta horretarako ezinbestekoa da berehala periodontzia-tratamendu bat eta/edo kirurgia estetiko periodontala egitea.

Hortzen abfrakzioa

Abfrakzioa eta hortz-urradura elkarri lotuta daude, eta narriaduraren ondorioz eragiten diren lesioei egiten die erreferentzia. Ziri formako pitzadurak dira eta hortz-pieza baten sustraian ikus daitezke. Ondorioz, beste arazo batzuk ere ager daitezke, adibidez, hortzen sentsibilitatea, hortzaren barrualdea agerian uzteagatik.

Tratamendu bat edo beste izango da higadura-mailaren arabera, baina oinarria galdutako hortz-esmaltea material babesgarriekin berregitea da, hala nola, erretxina zuri edo arrosazko enpasteekin eta hortz-xaflekin. Kasu larrienetan, hortz-egitura koroekin konpondu behar da.

 

Hortz-urradura vs hortz-higadura

Garrantzitsua da ez nahastea hortz-urradura eta hortz-higadura. Azken hau elikagai oso azido edo gozo gehiegi kontsumitzean agertzen da, edo hortz-esmalteari eragiten dioten zenbait medikamentu erabiltzean. Higadura narriadura kimiko baten prozesuaren bitartez gauzatzen da, eta hortz-urradura, berriz, objektu gogor edo gehiegizko indarren frikzioaren ondorioz.

 

Hortz-esmaltea galtzearen ondorioak arintzeko soluzioak egon arren, kontuan izan behar dugu birsortzen ez den materiala dela eta, beraz, garrantzitsuena beti kaltea prebenitzea izango dela.

Dentistarengana maiz etorriz gero, aho eta hortzetako arazoak, hortz-urradura kasu, ekidin ahal izango dituzu. Deitu 943 45 90 45 telefono-zenbakira, atsegin handiz hartuko zaitugu gure Donostiako hortz-klinikan.