koronabirusa-stop

Koronabirusa (COVID-19) iritsi denetik Espainiara, guztiok bizi dugu egoera zaila, ustekabekoa. Urte hasieran, inork ezin zuen pentsatu ere egin 2 hilabete beranduago soilik herrialde osoa alarma-egoeran eta etxean sartuta egon behar zela. Egun gure odontologia jarduera ezin dugunez bete, uste dugu izan baditugula laguntzeko beste modu batzuk. Horretarako, hainbat aholku eman nahi dizkizuet jarraian, etxean geratu behar dugun denbora honetan hortzak egoera onean mantendu ahal izateko.

EZ ERRE GEHIEGI

Aholku hau ezinbestekoa da erretzaile guztientzat. Etxetik atera ezin izatea estresagarria da eta guztiok dakigu antsietateak horrelako substantziak gehiago kontsumitzera bultzatzen gaituela. Saiatu indartsua izaten eta egunean tabako gehiago ez kontsumitzen, hortzoientzako ez delako ona, gingibitisa edo periodontitisa sor dezake eta, batik bat hortz higiene eskasa badugu edo gozokiak jaten baditugu.

EZ JAN AZUKREDUN PRODUKTU GEHIEGI

Egun osoan etxean gaudenez, zaila da elikagai batzuen tentazioari eustea. Orduz kanpo jaten dugu eta ohikoa da gure aho eta hortz osasunerako kaltegarriak diren produktu batzuen zale egitea, adibidez, gozokienak, bereziki gozo-zalea bazara.

Kontuz haurrekin: urduri egon litezke, eta ez da momentua gozokiekin lasaitzeko. Hobe da soinketa edo musikarekin dantza egiten badute. Adi freskagarriekin, txokolateekin, azukredun jogurtekin, etab.

GARBITU HORTZAK EGUNEAN 3 ALDIZ (gutxienez)

Egun osoa etxean gaudenez, zein da ba orain zure aitzakia hortzak 3 aldiz ez garbitzeko? Oraingoan ez da denbora falta zaizulako. Dentisten ohiko aholkua da, bai, baina erraza bezain ezinbestekoa da.

Egia esan, jaten dugun aldi ororen ostean garbitu beharko genituzke hortzak. Konfinamenduak ohitura osasungarri berriak hartzeko balio dezake. Egunean hortzak 3 aldiz baino gehiago garbitzea askotxo bazaizu, aprobetxatu eta ez jan orduz kanpo. Horrela, gutxiago gizenduko zara.

AUKERATU FRUTA

Honako hauek ez dira debekuak eta betebeharrak soilik izango…lasai. Hemen duzu hortzak zaintzeko aukera paregabe bat. Frutak, oro har organismorako dituen abantailez gainera, aho eta hortz osasunerako onurak ere baditu, bitaminak ematen dituelako eta beste elikagai kaltegarrien hondarrak aski ondo kentzen dituelako.

Dena dela, kontuz azido eta zitrikoekin, batik bat hortz higatuak badituzu, edo hortzetako sustraiak agerian. Hozkia sentituz gero laranjak, limoiak edo kiwiak jatean, garbitu hortzak segidan, fruta hori jan eta berehala.

ZAINDU ZURE ORTODONTZIA

Azken aholku hau ortodontzia daramaten pazienteentzako da, hain zuzen ere, tratamenduaren erdian daudenentzat. Garrantzitsua da zure dentistak emandako aholkuei jarraitzea, zuen hortz higienea bereziki zainduz ustekabeko infekzioak ekidite aldera.

Larrialdi-kasu txikietan etxean ere irtenbideak aurki ditzakezula bermatzeko, ortodontzia- argizaria izatea gomendatzen dizugu, arkuek sastada txikiak ematean edo aparatuak marruskatzean erabiltzeko. Zure dentistaren kontsulta itxita dagoenean, farmazian erosi ahal izango duzu ortodontzia-argizaria.

 

JM Arizala Hortz Klinikan hortz-osasun ona manten dezazun nahi dugu aste hauetan zehar. Aholku hauek jarraituz gero, guztia errazagoa izango da!