Prótesis dentales en Donostia

Jakingo al zenuke esaten hortz-protesiei buruzko adierazpen hauek egia ala gezurra diren? Egin klik esaldi bakoitzaren azpian agertzen den ikonoan erantzuna zein den ikusteko!

Zenbat dakizu hortz-protesiei buruz?

Protesi finko bat hortz-inplante bat da.

GEZURRA: hortz-inplante bat ahoko hezurrean integratzen den torlojuari esaten zaio. “Protesi finkoa” deitzen diogu inplante edo egoera onean dauden hortz naturalen gainean ipin daitekeen koroari (hortz artifiziala).

Protesi bati eusteko, sasi muinoi bat jar dezakegu hortz natural zati baten gainean.

EGIA: batzuetan, hortza hautsi eta koro bat jartzeko geratzen den hortz naturalaren zatia txikiegia denean, sasi muinoi bat ipintzen dugu protesiari eusteko.

Ken daitezkeen protesiak egonkorragoak dira hortz naturalen edo inplanteen gainean ipintzen badira.

EGIA: inplanteen edo hortzen gainean ken daitezkeen protesiak egonkorragoak dira hortzoietan eusten direnak baino.

Inplanteek zubiak ordezten dituzte.

EGIA: hortz-zubiek higatu egiten dituzte alboko hortzak, alegia, protesi-mota honekin jasaten den pisu eta indarrari eutsiko dioten horiek. Inplanteekin, ez da eraginik izaten alboko hortzetan; aldiz, indartu egiten dituzte, torlojuak hortza birsortzea geldiarazten.

Aldi baterako koroak portzelanaz egiten dira.

GEZURRA: aldi baterako koroak erretxinaz egiten dira eta gehienez 3 hilabetez erabili ahal.

Ozen irakurtzeak lagundu egingo dio pazienteari ahoko muskuluak entrenatu eta ken daitekeen hortzeriara egokitzen.

EGIA: zaila suertatu daiteke hortzeria osoko protesi bat erabiltzea hasiera batean. Pazienteak familiarekin hitz egin dezake, edo ozen irakurri, ahoko muskuluak hortzeria berriaren eusteko modu berriari egokitu eta moldatzeko.

Ken daitezkeen hortzeria osoko protesiak garbitzeko, eskuila bereziak erabiltzen dira.

EGIA: hortz naturalak garbitzeko erabiltzen diren eskuilak baino handiagoak eta gogorragoak erabiltzen dira. Hala ere, pazienteak ohiko eskuila bat badu, erabil dezake.

Ken daitekeen osoko protesi bat beheko hortz-arkuko inplanteen gainean ipintzeko, gutxienez 4 torloju behar dira.

GEZURRA: protesi-mota hau beheko hortz-arkuko hortzerian bi torlojurekin bakarrik ipin.

Ken daitezkeen protesiak otordu bakoitzaren ondoren kendu eta behar bezala garbitu behar dira.

EGIA: otordu bakoitzaren ostean, ken daitezkeen protesiak xehe-xehe garbitu behar Horrela, aipatu protesia eusten den hortz naturaletan txantxarra sortzea ekidingo da.

Konfiantzaz irribarre egin dezakezu protesi finko bat daramazula inork nabari gabe.

EGIA: protesi finkoak zure ahoan ipini ostean, inork ez du hautemango halakorik Hortzak ahalik eta naturalen egiten ditugu.