implante-dental-tornillo

Hortz-inplanteak aukera onena dira galdutako hortzen bat ordeztu nahi izanez gero. Pazienteek asko eskatzen duten esku-hartzea da, eta iritzi oso onak daude, bai pazienteen aldetik, bai adituen aldetik.

Hotz-inplanteak jartzen direnean, arrakasta-ehunekoa oso altua da​. Oso kasu gutxitan egoten ohi da (​kasuen %2an ​gutxi gorabehera) ​ hortz-inplanteen nolabaiteko errefusa edo integrazio-falta​.

Egia esan, medikuntzaren arabera, ez litzateke errefus bat izango, organismoak jarritako mentu bat berezko edo bio-bateragarritzat jotzen ez duenean esaten zaiolako errefusa. Horrelakoetan, antigorputzak sortzen ditu aipatu mentuari aurka egiteko, hots, mentuari errefus egiten dio.

Titanioa materia ia guztiz bio-bateragarria da; apenas ez da titaniorekiko alergia, bateraezintasun edo errefus kasurik.

 

Zertan datza hortz-inplanteen integrazio-falta?

Integrazio-falta diogunean, ​hortzoia ondo orbaindu ez dela​ esan nahi da​. ​Hortz-inplanteak ipini ostean, ​osteointegrazioa ​deritzon prozesu batekin hasten da, hau da, hortz-inplantea egokitu egin behar da eta hortzoiarekin eta hezur albeolarrarekin bat egin behar du.

Hortz-inplantearen integrazio-falta dagoenean, ezin da behin betiko hortz-protesi bat ipini, ezingo litzateke eta euste on bat bermatu. Horrelakoak gertatzen direnean, hortz-inplantea atera egin behar da, zonaldea garbitu eta prozesuarekin berriz hasi, betiere ere espezialistak hala erabakitzen badu.

Arestian aipatu bezala, ia kasu guztietan, osteintegrazio prozesu hau behar bezala burutzen da. Gure Donostiako hortz-klinikan​,azterketa ​sakon bat egiten dugu gure pazienteen hortz-baldintzen inguruan, horrela, ​inplantea ipini daitekeen edo ez erabaki dezakegu​. Inplantea ipini ostean, beren hortz-inplanteak behar bezala zain ditzaten eta integrazio-falta ekiditeko aholkuak ematen dizkiegu pazienteei.

 

Nola hauteman inplanteen integrazio-falta dagoela?

Hortz-inplanteak ipini ostean, prozesu batekin hasten da: osteointegrazioa. 3 edo 4 hilabete inguru irauten du, kasuak duen konplexutasunaren arabera, hau da, azpian dagoen hezurraren altueraren, zabaleraren eta kalitatearen arabera; kontuan izan behar da baita ere hortz artifiziala gehitu den edo ez. Prozesuan zehar, hezur albeolarra ipini den inplantearen inguruan hazten denez, behar bezala eusten da inplantea.

Osteointegrazio-prozesuan zehar, ​erraza da ikustea inplantea integratzen ari ez bada. Inplantea ezurrera egokitzen ez denean, ​ehun haritsu bat sortzen da bien artean eta horren ondorioz ez da behar bezala eusten​. Euste hori ez da inplantea ipini eta berehala ematen. Horregatik, garrantzitsua da pazientea aurrez adostutako berrikuste-hitzorduetara joatea.

Inplantearen zonaldean mina edo inplantea mugitzen dela sentituz gero, ​prozesua espero den bidetik ez doanaren seinale da.

Pertsonalki, ​urte asko dira ​hortz-inplanteak ​jartzen ditudanetik​, esperientzia zabala dut beraz horrelako esku-hartzeetan. Adostutako berrikusketa-hitzorduez gainera, ​hortz-inplanteen errefusa ekiditeko aholkuak ematen dizkiet pazienteei​:

● ​Ez erre edo ahalik eta gutxien erre​. Osteointegrazio-fasean zehar behinik behin, garrantzitsua da tabakoa ekiditea. Zalantzarik gabe, inplanteen hasieran edo gerora egoten diren arazoen kausa nagusietako bat da.

​Zaindu hortz-higienea​. Prozesu honetan zehar, ez da hortzak garbitzea ahaztu behar. Hortzetako gaixotasunak edo gaixotasun periodontalak izaten badira, prozesua izugarri okertu daiteke.

● ​Zuhurra izatea​. Hortz-inplanteak ipini eta hurrengo 3 hilabeteetan traumatismo larriak izanez gero, inplantean akatsak izatea eragin daiteke.

Horrelako esku-hartzeetan aditu izaki, ​hortzen bat falta bazaizu, nire kontsultara etortzea gomendatzen dizut, inolako konpromisorik gabe​. Hitzordu bat eman ostean, ikusiko dugu ea posible den hortz-inplanteak ipintzea, eta informazio guztia emango dizugu prozesuak bide onetik aurrera egin dezan.