partes de un implante dental

Batzuetan esaten da hortz inplante bat ordezko hortz bat dela, hortz natural baten ordez ipintzen dena. Baina ez da egia osoa; jakin behar da pieza batek baino gehiagok osatzen dutela inplantea. Artikulu honetan azalduko dizuegu zein zati dituen hortz-inplanteak eta zertarako ipintzen den bakoitza.

 

Hortz-inplantearen hiru zatiak

Oro har, hortz-inplanteak hiru zati ditu: inplantea, zutabea eta koroa. Elkarrekin, masailezurrean integratzen dira, eta ordezko hortzaren egitura moduan jarduten dute, pazienteak ahoaren mastekatzeko funtzioa eta funtzio estetikoa berreskura dezan.

 

1.  Inplantea edo torlojua

Inplantea (“torlojua” ere esaten zaio) barailan sartzen den pieza da. Titaniozkoa da, material gogor eta biobateragarria, hots, hezurra integratzeko prozesu baten bidez, inplanteak hezurrarekin bat egiten du hortz berriaren sustrai-funtzioa betetzeko. Torlojuan ainguratuko dira gero hortz-inplantearen beste piezak.

 

2.  Zutabea

Zutabe transepitelialak elkartuko ditu arestian aipatutako torlojua eta hortz berri gisa arituko den protesia. Pieza txikia da, titaniozkoa baita ere, eta inplantearen gainean ipintzen da, hortzoia zeharkatuz inplantearen gorputza luzatzeko. Hainbat dimentsiotakoak daude, paziente bakoitzaren ezaugarrien arabera.

Zutabearen funtzioa oso garrantzitsua da, izan ere, inplantearen zati guztiak lotuta mantenarazi eta mugi ez daitezen lortzen du eguneroko jarduerak egin ahal izateko, adibidez, hitz egin edo  mastekatu.

 

3.  Koroa

Hortz-koroa edo protesia hortz-inplantearen ageriko zatia da, hortz naturala imitatzen duena.

Zati honi esker, pazienteak, hortza galdu ondoren, behar duen funtzionalitatea eta estetika berreskuratzen du. Protesia neurrira egiten da, metalezkoa da, portzelanaz inguratuta, eta zutabearen gainean ahokatzen da finko.

 

Donostian hortz-inplante bat ipintzeko asmoa duzu? Prozesua eta bere faseak hobeto ezagutu nahi al dituzu? Jarri gure lantaldearekin harremanetan eta zure zalantza guztiak argituko dizkizugu. Diagnostiko bat ere emango dizugu neurrira. Eskatu hitzordua.