Harri hautsiarentzako soluzioa

Haginen bat hautsita duzula hauteman al duzu? Hortzak berregiten adituak izaki, horrelako larrialdi asko artatzen ditugu gure Donostiako hortz-klinikan. Haginak haustearen arrazoi nagusia garaiz tratatu ez den txantxar sakona izan ohi da, baina izan badira halakorik eragiten duten bestelako motiboak ere.

 

Hagina hautsita izatearen arrazoi nagusiak

Paziente bat hagin-hausturarekin urgentziaz iristen denean gure kontsultara , ezinbestekoa da azterketa sakon bat egitea diagnostiko bat zehaztu eta hausturaren arrazoi nagusia zein den jakiteko.

Hagin-haustura txantxar sakonagatik

Txantxarrak hortz-egitura pixkana hondatzen du, esmaltearen hormak hautsi, dentina erasan eta, azkenik, nerbioa dagoen hortzaren pulpa-ganbera kaltetzen du.

Txantxarra hagin baten barruko geruzetaraino zabaltzen denean, hagina apurtu eta haginaren zati bat galtzen da. Haginen bat hautsita edo “pitzatuta” baduzu txantxar baten ondorioz, baliteke min zorrotza izatea zonalde horretan; hori, nerbioa agerian geratzen delako gertatu ohi da. Baliteke ondoeza sentitzea ura edo elikagai hotz edo beroak hartzean haustura ez bada oso sakona. Hautsitako haginak ez badu minik eragiten, baliteke aurrez desbitalizatuta egotea, hots, aurrez endodontzia bat egin badizute. Lehenbailehen kontsultara etortzea gomendatzen dizugu gerorako diagnostikoa larriagoa izan ez dadin.

Hagin hautsiak aho eta hortzen zonaldean kolperen bat jasotzeagatik

Ohikoak dira hortzetako kolpeengatik jazotzen diren ezusteko traumatismoak. Ahoan kolperen bat jasoz gero, hortzaren zati bat hautsi daiteke. Aurrealdeko hortzak edo ebakortzak hautsi egiten dira kolperen bat zuzenean jasotzen dutenean. Atzeko haginak edo molarrak, erortzeagatik edo danbateko bat jasotzeagatik hautsi daitezke, masailezurreko kolpe gogor baten ondorioz.

Haginak hautsi egin daitezke gogorra den zerbait indarrez eta ezustean kosk eginez gero, adibidez, hezur bat haragi-plater batean dagoenean, turroi gogorra, harritxo bat, edo oliba bete batean edo hezurrik izan behar ez lukeen oliba batean agertzen den hezurra.

Haginaren zati bat soilik galtzean, baliteke mingainarekin koxka zorrotz bat nabarmentzea zonalde horretan. Batzuetan, zauri bat eragiten da mihian edo masailean, eta min eman dezake. Halakorik gertatuz gero, zatoz kontsultara odontologo profesional batek ebalua dezan barne-traumatismorik eragin den ala ez eta zonaldea lisatu dezan, beste ehun leunetan kalterik eragin ez dadin.

Hortzen higadura aho-hozkada okerragatik edo bruxismoagatik

Hozkadan edo bruxismo arazoak izateagatik haginak higatzen badira, hortz-esmaltea ahuldu eta hortzen gogortasuna arriskuan jar daiteke.

Hagin bat oso ahul badago kanpo-egituran, hausteko arrisku gehiago du. Bruxismoagatik hortz higadura larria baduzu, baliteke ezustean zure hagina haustea elikagai gogorren bati kosk egitean edo kolpe txikiena jasotzean ere. Horregatik, garrantzitsua da urtean behin gutxienez hortzen azterketa bat egitea, sortzen ari den edozein arazori aurrea hartzeko.

 

Zein irtenbide daude hautsitako hagin bat sendatzeko?

Hortzaren bizitasun-egoeraren eta haustura-motaren arabera, hainbat hortz-tratamendu daude hautsi diren haginetarako:

  • Ageriko egituren enpastea: haginaren zati bat hautsi bada, aukera bat izan daiteke zonaldean erresina biobateragarrizko enpaste bat egitea, hortz naturalaren kolore eta forma imitatuz.
  • Hortzen Berregituraketa: txantxar sakonaren eraginez apurtu bada hagina, aukera dago nerbioa kentzeko endodontzia-tratamendu bat egitea, hortz naturala gordetze aldera. Hortz-pieza desbitalizatuta dagoenean, kaltetutako ehuna garbitu eta galdu den zonaldea berregituratzen da hortzaren kolore bereko konposite-erresinarekin, txantxarra berriz ager ez dadin.
  • Hortz-koroa, esmalte asko galdu duten hautsitako haginetarako: pazienteak hagin-azalera asko galdu baina nerbioa osorik badago, koro finko bat ipin dezakegu, jatorrizko hortzaren forma, kolore eta neurri berekoa. Koroa finko atxikiko da hortz naturalera.
  • Hortz-inplantea: hautsitako hagina ezin bada berreskuratu hortz-nerbioa suspertu ezin delako, hortza atera eta hortz-inplante ipini ahal izango da. Horrela, beste hortz piezek behar duten egonkortasuna izango dute eta pazienteari hortzaren mastekatze funtzioa eta funtzioa estetikoa itzuliko diogu.

Haginen bat hautsita baduzu, berehala joan behar duzu hortz-klinikara. JM Arizala dentistak (Amara, Donostia) zure zalantzak argitu eta kontsultan artatuko zaitu zure ahoaren egoera ebaluatzeko. Dei gaitzazu! Atsegin handiz hartuko zaitugu.