seminario-socket-shield

Socket-shield teknikari buruzko ikastaroa oso interesgarria izan zen. Hainbat inplante-kirurgia kasu ikusi genituen abangoardiako teknika berritzaile hau aplikatuz.

Hortz bat atera ostean, hezurra kolapsatu egiten da, hau da, hezurraren altuera eta zabalera murriztu egiten da. Beraz, inplante bat ipini nahi izanez gero ezinbestekoa da hezur-anatomia babestea.

Hortz bat atera ostean inplanteak ipintzen direnean, oso garrantzitsua da geratzen den hezur-hutsunearen zabalera mantentzea, hau da, albeoloarena. Teknika honekin, sustraiaren zati bat zonalde bestibularrean edo albeoloaren kanpoaldean uzten da, eta ezkutu babesgarri lanak egingo ditu inplantea ipintzerakoan.

Sustrai-zati horri esker, diamantedun fresa batekin sustraia ebaki eta sustrai-zati bakar bat utziko da albeoloan bere lotura periodontalarekin, eta horrek hezurrera itsatsita mantenduko du. Zati hori finko egon behar da; ez da mugitu behar.

Inplante luzeak ipintzen dira eta puntan finkatuko dira. Bestalde, inplantearen eta sustrai-zatiaren artean hazkuntza-faktoreak ipiniko dira. Inplante eta beste sustrai-zatiaren arteko hutsunean hezurra sortuko da. Hori da Ezkutu Albeolarraren edo Socket-shield teknika.

Badirudi emaitza oso onak ematen dituela eta kasu ugari ezagutarazten ari dira. Teknikak honen aurrerapausoak direla eta, adi egongo gara.