periimplantitis-implante

Imajinatzen duzu arkitekto bat etxe bat eraikitzen hasten dela aurrez lur-eremua, hau da, gogortasuna, homogeneotasuna eta malda, aztertu gabe eta planoak diseinatzen amaitu gabe? Prozesu oro aurrez planifikatu behar da arrakasta izan nahi bada. Horregatik, gure klinikan azterketa zorrotz bat egiten dugu eskaner batekin hortz-inplante bat ipini baino lehen.

Horrela, pazienteak gaixotasun periodontala duela ikusten badugu, lehenengo ehunak osatu eta gero inplantea ipintzeko lanak egiten ditugu. Hala ere, inplantearen inguruan dauden ehunak hanpatu egin daitezke hezurrean integratzen denean inplantea, eta baliteke errefus egitea.

Hemen azalduko dizugu zer diren gaixotasun periinplantarioak eta nola ekidin zure inplantea baldintza onetan manten dadin ahalik eta luzeen.

Zer dira gaixotasun periinplantarioak?

Gaixotasun periinplantarioa izango dugu hortz-plaka inplantearen inguruko ehunetan pilatzearen ondorioz azken horiek pixkanaka hondatzen joaten direnean. Bi fase egon ohi dira:

  • Mukositisa: gaixotasun periinplantarioaren hasierako aldia da. Fase honetan, hortzoiak handitu eta gorritu egiten dira eta infekzioaren ondorioz ondoezak nabarituko dira hortzak garbitzean.
  • Periinplantitisa: ahoko patologia honetako faserik aurreratuena da. Periinplantitisak piorrearen antzera jokatzen du: infekzioak aurrera egin ahala, hortz-inplanteari eusten dioten ehun guztiak hondatzen ditu pixkanaka.

Erraz hautematen da gaixotasuna hezurra galtzen bada: periinplantitis aurreratua dagoen kasuetan, hortzoiak atzera egin eta inplantea ikus daiteke hortz-koroaren azpitik agerian.

Patologia periinplantarioak tratatzeko batzuetan beharrezkoa izaten da lehenengo hortz inplantea ateratzea. Gero infekzioa eragin duten bakterio guztiak kentzen ditugu eta, beharrezkoa izanez gero, hondatzen diren hezur eta ehunak birsortzen ditugu.
Ondoren, inplante berri bat jarri ahal izango dugu, normalean zabalagoa, nahiz eta batzuetan, hezur nahikoa ez badago, inplante estuagoa, eta agian luzeagoa, jarri ahal izaten den.

Nola prebenitu daiteke periinplantitisa?

Zure inplanteak osasuntsu mantentzeko eta urte askotan zehar beren funtzioak bete ditzaten, garrantzitsuena da hortz-higiene ona izatea egunero. Zure inplanteak beste hortzak bezalaxe zaindu behar dira. Horretarako:

  • Garbitu hortzak egunero otordu bakoitzaren ostean.
  • Erabili osagarriak, adibidez, silikonazko hortzarteko eskuilak (soft-picks) ertz guztietara ongi iristeko eta elikagai-hondakin guztiak kendu ahal izateko.
  • Joan dentistarengana, gutxienez urtean behin edo bi aldiz, hortz-garbiketa profesional bat egiteko eta lertzoa pilatzea ekiditeko.
  • Saiatu ez erretzen, erretzen bada ehunak geldoago orbaindu eta inplanteari errefus egin baitiezaiokete.

Garrantzitsua da baita ere inplantea profesional kualifikatu batek ipintzea. JM Arizala dk. hortz-inplanteetan aditua da eta International Team of Implantology (ITI) taldeko kidea, hau da, inplantologia ikertzen duen erakunde akademiko handienetako batekoa.

Bisitatu gure Donostiako hortz-klinika hortz-inplanteekin arazoren bat baduzu edo inplante bat jarri nahi baduzu galdu duzun hortz bat ordezteko. Zure zain gaude!