estancia-elevacion-seno

2018ko otsailean, ikastaro batean izan nintzen Mayo Klinikan eta masailezurraren sinua goratzearen inguruan egon diren azken aurrerapenei buruz hitz egin ziguten. Summers edo Gandorrera Sartzeko Teknikari buruz hitz egin zuten (osteotomoen teknika); hori da normalean gehien erabiltzen dugun teknika.

elevacion-seno-fases

Gandorrera sartzeko teknika erabiltzeko ez dagoenean behar adina hezur masailezur sinuaren zoruan, ​Albotik Sartzeko Teknika edo Cadwell-Luc Teknika​ erabiltzen da. Hezur-bolumena areagotzeko, hainbat material erabiltzen dira: automentua, alomentua, xenomentua edo material aloplastikoak.

Oso ikastaro interesgarria izan zen: azken teknika hori nola erabiltzen den ikusi genuen eta guk geuk ere aplikatu genuen pazienteengan, baita horrelako ebakuntzetan dauden azken aurrerapenak ere.